Erakusketa (Errenteria-Orereta): Madalenetarako kartelak
Madalenak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartu duten lanekin erakusketa zabaldu du udalak Xenpelar Etxean. Hemeretzi lan aurkeztu dituzte, eta horiek ikusteko aukera izango da ekainaren 2ra arte, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara. Bertaratzen direnek gainera, gehien gustatu zaien kartela bozkatzeko aukera izango dute hilaren 30era bitartean, eta bozka gehien jasotzen dituen kartelari aipamen berezia egingo diote.
Jaiak iragarriko dituen lana berriz, ekainaren 1ean aukeratuko du epaimahaiak.