Aparkalekua "errazteko" neurriak proposatu ditu EAJ-k
Erdialdean aparkatzea geroz eta zailagoa dela esan du EAJk eta horren harira hainbat neurri proposatu ditu, “herritarrei aparkalekua errazteko”. Niessen aparkalekua kudeatzen duen enpresak gaueko tarifa murriztua kentzea erabaki zuela esan du alderdi jeltzaleak eta horrek gauean aparkaleku hori hutsik egotea dakarrela: “oinezkoena egin da gainera erdiguneko zati bat eta hori aparkaleku plazak murriztea ekarri du. Arrazoi horregatik udalari eskatzen diogu aparkaleku horretan tarifa murriztua berriro ere ezartzeko eskatzeko”.
Merkatuzarreko aparkalekuari ere ez zio bbehar bezalako aprobetxamendua egiten EAJren arabera, “prezio altuak direla eta. Erreserbatu gabeko plaza batean aparkatzeagatik hielan 100 euro ordaindu behar dituzte herritarrek”. Horren harira prezioak eskuragarriagoak izateko enpresa esleipedunarekin hitzarmena egiteko eskatu dio udalari.