Atzoko kanporaketa (Argazkia: bertsozale.com)
Atzo arratsaldean abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia Amasa-Villabonan. Sei bertsolarik jokatu zuten lehen kanporaketa, tartean Jon eta Alaia Martin oiartzuarrak izan ziren. Jon Martinek lehen postua eskuratu zuen eta Alaia Martinek bigarrena.
Lehen kanporaketa irabazita, Jon Martin oiartzuarrak azaroaren 9an Gernika-Lumon izango den finalaurrekoan arituko da Amets Arzallus eta aurrerago erabakiko den beste lau bertsolarirekin batera. 954 puntu lortu zituen Martinek eta bere atzetik sailkatu ziren Alaia Martin (653 puntu), Nerea Elustondo (639,5), Odei Barroso (632), Fredi Paia (631,5) eta Iker Zubeldia (607,5).