17:00etan egingo dute protesta, Donostiako Ospitalean Argiñe Lopez Poblacion sanpedrotarra anaiaren bila ari da. Haur lapurtuetako bat izan daitekeela uste du sendiak, eta baita beren kasua daramaten abokatuek ere, bere anaiarekin jaiotzan jazotakoak ...
Aurten ere badu pozarren egoteko motiborik Oiartzungo Elizalde Herri Eskolak, “bertan ikasitako ikasleek oso emaitza onak lortzen jarraitzen baitute edonora joanda ere”. Horregatik, ikasle ohi guztiak zoriondu nahi dituzte Elizaldetik. Eta bereziki, bederatzi ikasle ohi. Beste hainbeste ohorezko matrikula eskuratu dituzte aurten, Batxilergoan. Elizaldeko zuzendaritzatik gogorarazi dutenez, Herri Eskolan ez dago Batxilergorik, eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatutakoan ikasleek beste ikastetxeetan jarraitzen dituzte ikasketak: “Hala nola Errenteria-Oreretakoko Koldo Mitxelena Institutuan eta Oiartzo Batxilergo Ikastolan, edo Donostiako eta Irungo beste hainbat institututan”. Hori hala izanda ere, Elizalden bertan emandako hezkuntza lagungarri zaie ikasleei, eta maila ona erakusten dute, «doazen tokira doazela», diote zuzendaritzatik, harro. Elizaldeko lanak fruituak ematen dituela nabarmendu dute: “Elizalde Herri Eskolak ikasle guztiengan jartzen duen espektatiba altuak bere emaitzak ematen ditu, zalantzarik gabe”. Eta hori hala dela urtero esaten diete aipatutako institutuetatik: “Institutu horietatik urtero jakinarazten digute oso maila onarekin iristen direla gure ikasleak, eta horren lekuko dira aurtengo Batxilergoko bederatzi ohorezko matrikulak”. Bederatzi matrikula horiek lortu dituzten ikasleak zoriondu dituzte: “Zorionak eman nahi dizkiegu bereziki ikasleoi: Asier Adurizi, Larraitz Argüellori, Ayla Basasorori, Maialen Galdosi, Amaia Insaustiri, Ane Intxausperi, Izaskun Lujanbiori, Imanol Marini eta Txomin Nazabali. Bejondeiela guztiei!”. Komunitateari eskerrak Era berean, eskerrak eta zorionak eman dizkiete eskola [...]
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak Irungo alarde mistoan parte hartuko du bihar, emakumez ere osatutako taldeari babesa emateko eta haien parte hartzea errazteko asmoz, hark gaur esan duenez. “Oztopoak gainditzeko lan egiteko beharra daukate ...
Cementerio, Down to Agony eta Colapso taldeek joko dute larunbatean Trintxerpeko Mogambo Aretoan. 21:30ean hasiko da kontzertua.
Akordioa aurkeztu dute Bilduk eta Ezker Batuak lau urteetarako eta gastu politikoa murrizteko proposamena azaldu
Bihar, 20:00etan, Arizabalon. Horixe legegintzaldiko lehen udalbatzarrerako hitzordua. Lehena izanda, talde politikoen osaketaren berri ematen abiatuko da bilkura, eta alkateak, izendapenei eta emandako ordezkaritzei buruzkoak azalduko ditu. Era berean...
DVD bat ere saltzen ari dira, 60. hamarkada bukaerako sanferminetako irudiekin Jaien atarian Jai Batzordeak egitarauarekin argitaratzen duen aldizkaria salgai dago honezkero Antxoko ohiko dendetan. Urtero legez, herriko elkarteek beren jardunaren berri eman dute aldizkarian. Baina aurten bada berrikuntzarik. Aldizkariarekin batera DVDa saltzen ari dira, 1967, 1968, 1969. urteetan Jon Mikel Uribarrenek filmatutako irudiekin atondu duten 50 minutuko DVDa.
Iganderako antolatu du Lore Txorta Elkarteak XXI. San Fermin Herri Krosa. Izen-emateak 2 euro balio du eta igandean bertan egin ahal izango da. 10:00etan hasiko da lasterketa, Gure Zumardian, eta ordu erdi lehenago izango da izena ematerik. Bost kate...
Donostia 2016ko Kultur Hiriburu izateak “poz handia” eragin du Albaolan, izendapen horrek San Joan baleontzia eraikitzeko aukera ematen baitu. “Beti aldarrikatu izan dugu Euskal Herrian ontzi ikur bat egon behar duela. Nazio garatu guztiek dute ontzi enblematiko bat enbaxadore lana egiten duena. Aitzakia historiko horrekin, San Joanek lan hori bete dezakeela uste dut”, adierazi du Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Erakundeko buruak. Orain egin beharreko pausoak zehaztu behar dituzte: “Guk txostena osatzen lagundu genien, baina ez genekien kultur hiriburu izango zenik, beraz, orain zehaztu behar dugu noiz hasi behar garen eta antzeko zehaztasun guzti-guztiak”. Atlantikoan barrena San Joan galeoia bukatutakoan, hiriburutzaren urtean, 2016an, hiru bidaia egingo dituzte Atlantikoko itsasoan zehar. Aurretik, 2006an Apaizac Obeto espedizioa egin zutenean, Labradorreko Red Bay-en (Kanada) bukatu zuten, galeoia hondoratuta dagoen tokian, hain zuzen. “Han egon ginenean bertakoei esan genien itzultzen ginen hurrengo aldian San Joan baleontziarekin bueltatuko ginela. Eta nik uste hori posible izango dela”, esan du Albaolako kideak. XVI. mendean eraikia San Joan ontzia XVI. mendean eraiki zuten Pasaian, eta 1565. urtean Ternuan hondoratu zen. Baleontzi hori munduko itsas ondarearen ikur ofiziala da, Unescok hautatu zuen bere balioagatik eta itsas ondarean duen garrantziagatik. Orain “aspaldiko ametsa” beteko aukera dute eta hori San Pedroko [...]
Pasaiako Udala adingabekoekin eta nerabeekin lanean diharduten udalerriko elkarteekin batera, eta hezkuntza-komunitateekin batera, haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko lanean ari da Tratu ona nahi dut, pasa hitza programaren baitan. Hori de...
Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak astebururako irteera antolatu du. Larunbatean Soriako Rio Lobos arroila zeharkatuko dute, eta Tarazonen emango dute gaua. Igandean, berriz, Moncayo mendia igoko dute. Tokia hartzeko edota informazio gehiago eskura...
Udan lau eta hamasei urte arteko haurrentzat eta gaztetxoentzat kirol jarduerak antolatu ditu Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak. Astelehenean hasiko dira, eta uztailaren 21 arte iraungo dute. Hamar kirolen artean aukeratu behar izan dute dute herriko g...
Ibilaldi Neurtuaren 41. aldia antolatu du Itsas Mendik iganderako. Iaz egin zuten antzera, aurten ere, bi ibilaldi prestatu dituzte. Luzeena ibilbide tradizionala da, Donibaneko garai bateko baserrietatik igarotzen dena. Ibilbide motzenak, aldiz, ibilbide luzearen hasiera eta bukaera berberak dituen arren, Jaizkibelgo lehengo dorrera iristerakoan bidezidorra hartu eta Kantinarantz bideratzen da, parte hartzaileek Kantinara iristean ibilbide tradizionalarekin bat egin dezaten berriro. Garai bateko baserriak gogoan Ibilbideak zeharkatuko duen baserri bakoitzaren inguruan, baserriaren izena eramango duten zigiluak jarriko dituzte antolatzaileek, parte hartzaileek hara iristean denborak jasotzeko orrian beren izenak idazteko aukera izan dezaten. Horrez gain, baserrietako asko erortzekotan daudenez, plakak jarriko dituzte haien ondoan, baserri bakoitzaren izenarekin eta 1936. urtean Ixidoro Olaziregi ‘Ikur’ek idatzitako bertsoekin. Ibilbide luzea egiten dutenak 08:00etan irtengo dira Itsas Mendiren egoitzatik. Motzena aukeratzen dutenak, aldiz, 09:00etan. Izen-ematea doan da. Ibilbidean zehar, edariak banatuko dituzte eta hamaiketakoa egiteko, atsedena hartzeko aukera izango da. Mendi buelta bukatuta, opariak eta barrikotea Plazan bukatuko da proba, eta han pintxoak eskainiko dituzte. Garaikurrak banatu eta Pari Berrin afaria zozkatuko dute parte hartzaile guztien artean. Ondoren barrikotea izango da plazan bertan, hala nahi duen orori irekia. Barrikotearen prezioa 5 eurokoa da. Bazkaldu ondoren hainbat txapelketa antolatuko dituztela iragarri dute.