Pasaiako Berdintasun Mahaian biltzen diren emakume taldeek ikastaro eta tailer sorta zabala prestatu dute datozen hilabeteetarako, Ahalduntzerako Eskola sortzeko prozesuaren barruan. Interesdunek berdintasuna@pasaia.net helbidera idatzi dezakete edota 943 00 43 20 telefono zenbakira deitu. Trintxerpeko Gizarte Ekintzako bulegoetan ere eska daiteke informazioa.
Hona eskaintza:
- Emakumeei zuzendutako ikastaroak:
‘Gure emozioekin lanean’.
Formatzailea: Pepa Bojo.
Hizkuntza: Gaztelania.
Egunak: astelehenetan 15:00tatik 16:30era.
Iraupena: 3 hilabete.
Hasiera: urtarrilaren 13a.
Tokia: Trintxerpeko alkateordetza.
‘Emakumeen osasunaren zaintzarako gakoak’
Formatzailea: Marilde Osa.
Hizkuntza: Gaztelania.
Egunak: ostegunetan, 17:00etatik 19:00era.
Iraupena: 2 hilabete.
Hasiera: urtarrilaren 16a.
Tokia: Trintxerpeko alkateordetza.
‘Emakumeak eta aniztasuna’.
Formatzailea: Maider Andonegi.
Hizkuntza: Gaztelania. Beharren arabera itzulpenak egingo dira.
Egunak: astelehen edo ostiraletan. Astelehenetan 17:30etik 19:00etara eta ostiraletan, 10:00etatik 11:30era.
Tokia: Astelehenetan Antxoko Gizartekintzako bulegoetan eta ostiraletan Trintxerpeko alkateordetzan.
‘Autodefentsa feminista’.
Hizkuntza: Gaztelania eta euskara.
Iraupena: 4 egun, 8 ordu.
Datak: martxoan, ostiral bat eta larunbata.
Tokia: Eskariaren arabera, Pasaiako edozein barrutian.
‘Antzerkiaren bitartez adierazi, askatu eta eragin’
Martxoaren 8rako ekitaldia prestatzeko helburuz.
Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Data: otsaila. Astean behin, hiru orduz.
Tokia: Pasaiako edozein barrutian, eskariaren arabera.
Antzerki tailerra
Hizkuntza: Gaztelania eta euskara.
Egunak: astelehenetan, 15:30etik 19:30era.
Iraupena: 3 hilabete.
Hasiera: apirila.
Tokia: Eskariaren arabera.
- Gizon eta emakumeei zuzendutako ikastaroak:
‘Baloreetan hezi: “Nire semea eta alaba berdin hezi ditut, baina….’
Hizkuntza: gaztelania. Eskaria egonez gero, euskaraz ere eskainiko da.
Noiz: hilabete bakoitzeko astearte bat, 15:00etatik 16:30era. Urtarrilak 14; otsailaren 11; martxoaren 11; apirilaren 8a; maiatzaren 13a eta ekainaren 10a.
Formatzailea: Clara Wolfrfram.
Tokia: Karmengo Ama eskolan.
‘Zer da feminismoa?’.
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania.
Datak: urtarrilaren 25ean edota otsailaren 1ean.
Iraupena: 3 ordu.
Tokia: Eskariaren arabera.
- Bekoz bekok taldeak antolatutakoak:
‘
Sexualitatea eta psikoerotismo femeninoa‘: apirilaren 2an, 9an eta 30ean; maiatzaren 7an, 14an, 21ean, 28an eta ekainaren 4ean, Antxon.
Artisau xaboiak: urtarrilaren 14ean eta 15ean.
Internet eta sare sozialak.
Nekazaritza ekologikoa II; apiriletik ekainera.
Jantzigintza tailerra. Oinarrizkoa.
Autodefentsa feminista 16 urteko gazteentzat; otsailaren 15ean.
Eraztunak egiteko tailerra.
Action Painting ; larunbata arratsaldean.
‘Gure emozioekin lanean’, apirilaren 28tik ekainaren 9ra, astelehenetan, 18:00etatik 19:30era. Gazteleraz, Azkueneko Gizarte Zentroan.