Itsasgoraren beldur
Faroko bideko luiziaz gain, asteburuko euriteek ez dute oraingoz kalte handirik eragin Hondarribian, baina itsasgoraren zain daude baserritarrak, marea jaistearekin ez baita baratza eta landetan pilatutako uraren maila jaitsi, "lurrak ezin du gehiago xurgatu", diote. Amute-Kosta eta Jaitzubiko ubide askok gainezka egin dute eta, euria geratzen ez denez, datozen orduetan baratza eremua urez gainezka gera daiteke.
http://youtu.be/lE2j7Ven-q0
Uraren kolorea aldatuta, Santa Engrazia errekan, Zumardia inguruan
Faroko bideko luiziaz gain, asteburuko euriteek ez dute oraingoz kalte handirik eragin Hondarribian, baina itsasgoraren zain daude baserritarrak, marea jaistearekin ez baita baratza eta landetan pilatutako uraren maila jaitsi, “lurrak ezin du gehiago xurgatu”, diote. Amute-Kosta eta Jaitzubiko ubide askok gainezka egin dute eta, euria geratzen ez denez, datozen orduetan baratza eremua urez gainezka gera daiteke.
Baratzez gain, putzu handiak daude aireportuan ere, baina goizeko hegaldiak normaltasunaz irten eta iritsi dira. Esan bezala, Faroko bidean izandako luizia da orain arte euriek eragindako kalte handiena. Urteko lehena da, baina azken urteetan maiz errepikatzen den gertakaria da eta Lurgorriko bizilagunak beldurtuta daude. Bizilagun batek grabatutako bideoan luiziaren unea ageri da; sakeleko telefonoarekin egindako grabazioa da.