Ikusmin handia sortu du 'Adonia' bidaiari ontziaren etorrerak
Merkantzien garraioa nagusi den portuan, ikusmin handia sortu du turisten etorrerak. Gaur goizeko 10:00etan lehorreratu dira Pasaian Adonia bidaiari ontzian iritsitako turistak. Ontziaren sarrerak ikusmin handia piztu du herritarren artean. Badiaren bi aldeetara pilatu da jendetza ontziari harrera egitera. Ez ohiko mugimendua zegoen kalean goizeko lehen ordutik, eta ikasleek girotu dute porturatzeko maniobra. Itsasontziaren klaxon hotsei garrasika erantzun diete ikasleek, Santa Anatik, eta turistak beren etorrera ikustera gerturatutakoak agurtu dituzte itsasontzitik. http://youtu.be/-D-SeaKbWiA