Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Harreman birtualak arduraz josten

Harreman birtualen onurak eta arriskuak mahai gainean jarri ditu Lezo Herri Eskolako Elkarbizitza Behatokiak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/05/04
Isabel Mancebo Baldaren ilustracioa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Irainik gabeko eremua nahi dute Lezo Herri Eskola ikasle, irakasle eta gurasoek. Zero irain kanpaina abiatu zuen horren harira iaz eskolako elkarbizitza behatokiak, eta aurten jarraipena eman dio. Harreman birtualak hautatu ditu aurten, whatsappa zehazki, eta hausnartzen jarri ditu ikasle eta gurasoak. Gurasoekin asteartean egin zuen saioa ikastetxeak. Kafearen bueltan aritu ziren hainbat guraso, irakasle eta zuzendaritzako kideak, eta whatsappa erdigunean jarrita, aplikazio horrek dituen alde positiboak eta arriskuak aztertu zituzten. Hogei bat gurasok egin zuten bat deialdiarekin, tertulia giroan landu zuten gaia. Bi taldeetan banatu ziren lehenik eta sortzen diren zalantzetako batzuk erantzuten saiatu ziren. Galdera ugari airean: Zein adin da egokia telefono adimentsua izateko, zortzi urtetik aurrera egokia al da? Lasaitasuna ematen al die gurasoei seme-alabek telefono adimentsua izateak? Egiten duen telefonoaren erabilera kontrolatu behar al da, edo ez?… Hamaika galdera, eta galderak bezain beste erantzun. Kezka bada gurasoen artean. Baina ezin dira gazteak errealitatetik eta egunerokotasunetik aparte utzi, gurasoetako batek esan zuen moduan, «telefonoak hor direlako, baita harreman birtualak ere, geroz eta zabalduagoa dagoelako horien erabilera, eta ezin dugu ezikusiarena egin. Erakutsi egin behar dizkiegu, baina zentzuz eta arduraz erabiltzen». Erabilera kritikoa sustatu Kontzientzia sortzea da gakoa, «ezinbestekoa». Horrekin ere bat etorri ziren kafe tertulian bildutakoak, «erabilera egokia eta ez egokiaren artean bereizten ikasi behar dute seme-alabek, horren gaineko kontzientzia sortu behar diegu eta hori, gure lana da, gurasoena».

Gurasoek argi dute erabilera kritikoa egin behar dutela haur eta nerabeek

Erabilera kritikoa egin behar dutela haur eta nerabeek argi dute guraso horiek, ez bakarrik telefonoen eta horiek eskaintzen dituzten aplikazioen gainekoa, oro har, izaera kritikoa piztu behar zaiela uste dute herri eskolan antolatutako kafe tertuliaren bueltan bildu zirenek. Bildutakoen artean, emakumeak ziren gehienak, amak, eta horrek ere agian aparteko gogoeta merezi du. Eremu intimoenetaraino Harreman birtualek ez omen dute mugarik, ez harresirik topatzen euren bidean, eremu intimoenetara ere heldu daitezke arazorik gabe. Kezka iturri dela gurasoen artean ezaugarri hori ere, argi gelditu zen solasaldian. «Garai batean, haserretzen ginenean eskolako jolastokian, edota lagunartean, haserre hori eremu horretan gelditzen zen. Izaera digitalak beste dimentsio bat hartzen du, whatsappa eremu intimoenetara ere heltzen da. Zure seme-alaba lasai joan da logelara, lokartzeko asmoz. Bat batean whatsapparen tonua entzun du, mezua jaso du. Watshapp taldetik kanporatu dute, eta ez daki zergatik ere. Hurrengo goizean lur jota azaldu da gosaltzera eta gurasook ez dakigu zerk sortu dion nahigabea. Lehen babes eremua zen etxea, baina Internetekin, harreman birtualekin, eta aplikazio berriekin izugarria da eremu guztietara heltzeko gaitasuna». Taldetik kanporatze hori amesgaiztorik okerrena dela hamabi urteko gaztearentzat argi dute gainera. Gogoeta horrek beste galdera ekarri zuen, telefonoa logelara eramaten utzi behar al zaie hamabi urtetik beherako seme-alabei? Ezezko biribila. Zalantzarik ez zuen izan parte hartzen ari zen irakasleetako batek: «Gurasoak dira seme-alaben arduradun, babestu behar ditugu eta halako egoerak ekiditen irmoki jakin behar dugu». Halako egoerak gertatzen direnean, berriz, haurrari egoera kudeatzeko tresnak eman behar zaizkiola, eta gurasoek ere izan behar dituztela esan zuten. Seme-alabek jaso eta bidaltzen dituzten mezuak gurasoek kontrolatu behar ote dituzten ere jarri zuten mahaiaren gainean. Gehienak kontrolaren aurka azaldu ziren, baten batek, kontrolatzen dituela alabak jasotako mezuak aitortu bazuen ere. Giltzarria konfiantza omen da, eta kontrolak aurrez aurre egiten omen du talka konfiantza horrekin. Ikasleak kontzientziatu Guraso eta irakasleek hasitako bidea lantzen jarraituko dute ikasleek kontzientzia hartzeko, eta eskola bera bezala, whatsappa ere, irainik gabeko eremua izan dadin.

Harreman birtualak eremu intimoenetara ere heldu daitezke arazorik gabe

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleei, bi esaldi atsegin idazteko eskatu dietela zaldu du Antxon Alfarok, Lezo Herri Eskolako orientatzaileak. Batean, beraiek whatsapp bidez jaso nahiko luketen mezua idatzi beharko dute. Bestean, beraiek lagun bati bidaliko lioketena. Esaldiak bilduta, hilaren 9an, eskolaren jaiaren barruan erakusketa egingo dute. Haur Hezkuntzako ikasleek, berriz, emotikonoak marraztuko dituzte. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak ere lanean ari dira, pankarta erraldoia egiten ari baitira jaiari begira. Egun horretan bertso saioa egingo dute 6. mailakoek, eta whatsapparen erabilera arduratsuaz, aplikazioaren onurez eta arriskuez ariko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.