Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Killirikupe: aberastasuna egunero ureztatzen

Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen elkarteak 25 urte bete ditu; psikologia dute oinarri ikastaroek.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/05/15
Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Oiartzungo emakumeak haurrekin bertan egoten ziren euria egiten bazuen eta gelditzeko toki bezala ere erreferente izan da Killirikupe arkupea. Halaxe gogoratu du Maria Jesus Aranburu Killirikupe elkarteko kideak, elkartearen izena nondik datorren azaltzerakoan. «Anekdota bezala, hitzarmen bat egin genuen euskaraz egingo genuela eta Juan Mari Lekuonak esan zigun oso izen polita aukeratu genuela. Ilusio handia egin zidan». 25 urte bete ditu elkarteak. 1990era salto egin behar da Killirikupen lehen urratsak zein izan ziren ezagutzeko. Urte hartan udalak psikologo batzuekin batera ikastaro bat antolatu zuen, Topa deitzen zen. Handik bi urtera, 1992an, talde bezala antolatzen hasi ziren, «denak engantxatu ginen», esan du Pepi Mujika elkarteko kideak. Gaur egun Killirikupe berdintasunaren aldeko emakume talde gisa ezagutzen bada ere, hasierako helburua hori ez zela adierazi dute. «Egia da hasieratik emakumeengan pentsatutako gaiak jorratu izan ditugula», azaldu du Mujikak. Psikologia da lantzen dituzten gai guztien oinarria. «Batzuetan gaizki interpretatu izan da psikologiara joaten garelako. Nik uste badagoela jendea pentsatu izan duena terapiako talde bat garela, eta ez da. Psikologiako fakultatera joaten direnak ikastera joaten dira eta hau ere horrela da, ikastera joaten gara». Emakumeen ahalduntzearena denborarekin etorri zela zehaztu dute, «beharrak bultzatuta». Taldeko kide guztiak emakumeak badira ere, gizonak egotea saiatu izan dira hasieratik: «Lehenengo bilerara gizon bat etorri zen, baina ezin zuen astero etorri eta utzi egin zuen. Beste bi-edo etorri izan dira baina utzi egin zuten». Mujikaren ustez, gizonek ikastaroa utzi edo ez etortzearena gaiarengatik da, gaiak emakumeentzako pentsatuak egotea, alegia. «Dena den, beraiek ere probetxu aterko liokete, akaso beraiek gehiago beharko lituzteke gu baino», zehaztu du. Ikasketa etengabea «Edo zuek oso ikasle txarrak zarete edo irakasleak dira txarrak!», Pepi Mujikari semeak eta bilobak brometan zirikatzeko esaten diote hori. «Psikologoetako batek esan zigun orain urte batzuk guk genuen maila fakultateko hirugarren mailakoa zela, eta hori momentu horretan. Orain ia-ia masterra edukiko genuke», barrez Mujikak. Bromak aparte, noraino ikasi baino, nola ikasi duten ematen diote garrantzia, «nola barneratu dugun eta nola erabiltzen ari garen». Bizitzako momentu gogorretan berari behintzat baliagarri izan zaiola esan du Mujikak. Maria Jesus Aranbururentzat ere oso baliagarriak dira ikastaroak bizitzarako: «Ez epaitzen ikasi dugu, ez dakigu bakoitzak zein arrazoirengatik egiten duen zerbait. Askotan izan dudan eztaida da hori. Baten bat norbait kritikatzen du zerbait egin duelako eta beti esaten dut ez dakigula zergatik egin duen, ez zait epaitzea gustatzen». Pertsona bezala aberastu direla nabarmendu dute hirurek. Gai ugari Gai askoren gainean hausnartzeko eta hitz egiteko aukera izan dute 25 urte hauetan: oroiemena eta eraldaketa egintzan barruan, trauma egoerak, krudelkeria, sormena…; harremanetan jartzen diren tranpak; ametsak: pentsaezina dena pentzatzeko bidea; narzisismoaren oreka eta krisia; bakardade sentimentuari buruz; menpetasuna kontramenpetasuna boterea eta askatasuna; manipulazioa, mikromatxismoa… Horiek guztiak lantzeko liburuak eta txostena irakurri dituzte, filmak ikusi eta aztertu dituzte. Liburuen artean artean asko dira nabarmenak: Marie-France Hirigoyenen Las nuevas soledades, Manipulados/as o manipulables?, El poder de seducción de los mitomanos, Abuso de debilidad y manipulación. Clarissa Pinkola Estësen La doble naturaleza de las mujeres, Las zapatillas rojas eta Las enseñanzas de la cólera. Marcela Serranoren Diez Mujeres eta El albergue de la mujeres tristes. Dra. Marcela Lagarderen testu batzuk ere irakurri  eta landu izan dituzte. Gaiekin «aurretik» joan direla nabarmendu du Aranburuk: «Bulling gaia landu genuenean orduan ez zen horretaz hitz egiten, eta horrela gai askorekin». Saioetan sekula ez dutela pertsonalizatu adierazi du Aranburuk: «Gaiak aztertzerakoak islatuak ikusten gara baina ez ditugu gure bizipenak kontatzen». «Denek desberdin pentsatzen dugu, baina iritzi guztiek balio dute», zehaztu du Ines Etxartek. Gaur egun 24ko taldea osatzen dute, denborarekin lagun taldea egin dena, «eta hori handia da». Horietatik hamazazpi daude euskarazko taldean. Ikasturtea urrian hasi eta apirilean bukatzen da. Norbaitek parte hartu nahiko balu garaiz dago, irailean eman behar baita izena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.