Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Mugimendu feministarena ezkutatuta egon den istorio bat da"

'Gure genealogia feministak liburua' aurkeztuko dute gaur ilunabarrean (19:00etan), udaletxeko areto nagusian

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/05/21
Gure genealogia feministak

Iratxe Retolaza, Edurne Epelde eta Miren Aranguren

Gure genealogia feministak liburua aurkeztuko dute gaur ilunabarrean (19:00etan), udaletxeko areto nagusian. Iratxe Retolaza Gutierrezek, Miren Aranguren Etxartek eta Edurne Epelde Pagolak (Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emagin) Euskal Herriko mugimendu feministaren historia bildu dute eta horren nondik norakoak azaltzeko Aranguren eta Epelde hurbilduko dira gaur Oiartzuna udaleko Feminismo sailak antolatuta. Bihar HITZAren papereko edizioan Miren Arangureni egindako elkarrizketa argitaratuko da. Hona hemen aurrerapen bat: Nola aldatu da mugimendu feminista 50 urte hauetan? Antolakuntza aldetik berritasun iraunkor bat egon da mugimendu feministan. Hasierako asanbladan oinarritutako antolakuntza batetik pixkanaka berregokitzen joan da behar berrietara, emakumeen interes desberdinetara, egitura desberdinetara… XXI. mendetik aurrera aldaketa handi bat ikusten dugu militantzia ulertzeko moduetan, saretzeko eta antolatzeko moduetan, teknologia berrien eraginez, militantzia modua ere auzitan jartzen da. Feminismoa ez da bakarrik mugimendu feministari dagokion zerbait edo talde antolatuei dagokiona baizik eta eremu eta zirrikitu guztietatik hedatu den ikuspegi bat bat, jarduteko modu bat eta lan egiteko era bat. Beraz, talde feministez gain, gaur egun feminismoa toki askotan ikusten eta jorratzen da. Borroka feministari aldaketa nagusi hori ikusten diot. Liburuan bildutako istorioren bat gogoan duzu? Sorpresa handi bat hartu genuen Trikipunk deitutako talde batekin. Antzerki talde bat zen eta pixkanaka trikitixa hartzen hasi ziren, alboka, panderoa eta horrelako instrumentu tradizionalak eta garai horretan punkan sona zuten abestiak bersionatzen hasi ziren. Ekimen feminista askotan hartu zuten parte. Baserritarren jantzi antzekoekin janzten ziren, baina plastikoz eginda eta oso oso jarrera probokatzailea zuten. Ez zuten urte asko iraun. Gaur egun galdetzen digutenean emakumez osatutako taldeen inguruan beti Vulpes etortzen zaigu burura, edo Belladona, eta hauek topatu genituenean poza hartu genuen. Modu xelebrean ekintza feminista probokatzaile bat aurrera eramaten zuten; adibidez, ia-ia txortan egiten zuten plastikozko bidoi batekin. Horrelako talde gehiago egongo ziren ziurrenik. Mugimendu feministarena ezkutatuta egon den istorio bat da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.