Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udaberrian loreak bezala, festak Antxon

Udaberri Festa antolatu du biharko Txabol Sotoak; haurrak izango dira egun batez protagonista Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoek «familia giroan, euskaraz gozatzeko» antolatu duten jaian.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/05/22
Udaberri Festa, Txabol Sotoa

Ikastolak Udaberri Festarako zabaldutako irudia

Udaberrian loreak bezala, hala, proportzio berean hazten da kultur jardueren produkzio maila urte sasoi honetan Pasai Antxon. Alkartasunaren kultur hamabostaldia hastear da, Antxoberfest pasatu berri, Luzuriaga Martxan Eguna, Marealta auzolanean garbitzekoa… Eta horien guztien artean bada beste klasiko garrantzitsua, bere txikitasunean handia dena: Txabol Sotoak urtero antolatzen duen Udaberri Festa. Biharko antolatu dute aurten jaia, egun osokoa. Itziar Oteiza, Eli Mintegi, Ander Esnaola eta Iñigo Rubert ari dira, besteak beste, antolakuntzan, eta beraiek azaldu dituzte aurtengo egitarauaren nondik norakoak. Festa, ohi bezala, Gure Zumardian izango dela zehaztu dute,  eta egitaraua eguerdia aldera abiatuko dela, festarako baliatuko duten karparen inguruan. Esan dutenez, puzgarriak izango dira txikienentzat, eta, baita, nola ez, buruhandiak. Horrez gain, aurten haurrek murala margotzeko aukera izango dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Zer jan ere ez da faltako. Eguerdian edariak eta pintxoak zerbitzatuko dituzte, eta ondoren, herri bazkaria izango da, haurrena lehenengo eta ondoren helduena. Arratsalderako, berriz, haur eta helduentzako jolasak eta dantzaldi «aparta» iragarri dituzte, Jai Alai taldearekin. Txolokate jatea ere izango da, eta bukatzeko, «saski eder» baten eta bazkari baten zozketa. Jaiaz zer espero duten galdetuta, antolatzaileek argi dute erantzuna: «Jendeak parte hartzea. Haurrak beti daude jolasteko prest, baina gurasoei ere ematen diegu aukera jolasteko. Guretzako oso garrantzitsua da haurrek ikustea beren gurasoek parte hartzen dutela eta ondo pasatzen dutela elkarrekin jolasten, herri giroko jai batean». Ikastolatik kalera Pasaia-Lezo Lizeoaren guraso taldea da Txabol Sotoa, baina bere jarduna kalean garatzen da nagusiki, herritar orori zabalik. Taldeko kideek azaldu dutenez, lanerako hiru ardatz nagusi ditu taldeak: herrian familia giroa sustatzea, euskararen erabileran eragitea eta haurrei espazioak ematea. «Helburua da, batez ere, familian gozatzeko moduko festa antolatzea, guraso eta haurrak elkarrekin ondo pasatzeko», zehaztu dute. Udaberri Festa jai euskalduna izanik, bestetik, helburu bikoitza erdiesten dute Txabol Sotokoek, haurrei ikastolatik kanpo euskaraz bizitzerik badela erakutsiz, eta trebatzen ari diren helduei, berriz, euskaraz egiteko espazioak erraztuz. «Euskaraz mintzatzea, bizitzea, jolastea, hori da helburua, eta hori guztia familia giroan egitea, haurrak eta gurasoak batera». Txabol Sotoaren jarduna, baina, ez da Udaberri Festara mugatzen. Urte osoan zehar antolatu ohi dituzte gauzak, eta beti egiten dute berritasunak txertatzeko ahalegin bat. «Lehengo urtean, adibidez, Olentzerola egin genuen, eta oso arrakastatsua izan zen», gogoratu dute. Familia piloa animatu zen haurrekin batera Olentzeroak egitera, horretarako propio antolatutako tailerretan, eta ondoren, eskuz sortutako Olentzero horiek guztiak San Tomas Eguneko azokan erakutsi zituzten. Txabol Sotoaren beste klasikoa, haurrentzako Urtezaharreko Krosa da, «urtetik urtera handitzen ari dena». 300 haur inguruk parte hartu zuten iazko ekitaldian. Jaietan topagune Txabol Sotoaren beste data erreferentziala San Fermin Jaiak izaten dira. Urteak dira gurasoek txosna antolatzen dutela, eta txosna horren inguruan haurrei begirako egitarau oso bat osatzen du. «Sanferminetan lortzen dugun diruarekin urtean zehar egiten dugun guztia finantzatzen dugu», azaldu dute. Baina, txosnak ez du bakarrik ekonomia helburu. Haurren Eguneko egitaraua bere gain hartzen dute Txabol Sotokoek, eta beren txosna izaten da festetan haurrentzako antolatutako jarduera gehientsuenen erdigunea. «Orain dela urte batzuk ez zen txosna muntatu lanerako jendea lortzeko zailtasunak zeudelako, eta hutsunea igarri egin zen» gogoratu dute. Egunero hamabost bat lagun behar izaten dituzte lanerako, 75 bat lagun guztira.  Aurten uste dute txandak osatzeko arazorik ez dutela izango, baina auzolanera biltzeko deialdia egiteko aukera ez dute alferrik galdu nahi izan: «Jende berria behar dugu. Oso gustura aritzen gara, baina laguntza behar dugu. Jendea etortzea nahiko genuke. Lana da, baina oso gustura egiten dugun lana», goraipatu dute. Haurrak protagonista Erronkak gustuko dituzte Txabol Sotokoek, eta aurrerantzean  «haurrei protagonismo gehiago ematea» lortu nahiko lukete,  «haurrei ere kaleaz jabetzeko aukera eman». Bide horretan urratsak nola egin hausnartzeko dute oraindik, baina inguruko herrietako esperientzietan badituzte erreferenteak, «Oreretako haurren jai batzordea kasu».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.