Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herritarren arretarako zerbitzuak zabalduko dituzte Antxon eta Trintxerpen

Atzoko plenoan adostu zuten, aho batez, zerbitzu berria desienatu eta antolatzeko prozesuari argi berdea ematea

olatz mitxelena
Pasaia
2015/11/25
plenoaUdalak administrazio jardunbideak arrazionalizatzeko eta sinplifikatzeko asmoa du. Udalerriak lau barruti izateak, zaildu egiten du maiz udala eta herritarren arteko hartu emana. Horri egin nahi dio aurre, besteak beste, atzo Udalbatzak adostutako proposamenak. Honenbestez, herritarren arretarako zerbitzua diseinatu eta berrantolatzeari ekingo diote, proposamenak talde guztien babesa lortu zuelako. Asmoaren xehetasunak ezagutzeke, Trintxerpen eta Antxon herritarren arretarako zerbitzuak martxan jartzeko asmoa dutela aurreratu daiteke. Zerbitzuak martxan jarrita, beste barrutietako herritarrek udalean tramite bat egin behar dute aldiro Donibanera jo behar izatea saihestu nahi da. Portuko Plan Berezia Aholku Batzordeak Portuko Plan Berezia azaltzeko bilera abenduaren 2rako deituko duela jakinarazi zuen atzo hirigintza zinegotzi Nahikari Oterminek. 19:30ean izango da, Arizabalon. Horrez gain, abenduaren 1ean Eusko Jaurlaritzan badiaren egoeraren berri emateko agerraldia izango dela aurreratu zuen alkateak. Izaskun Gomez han izango da, eta berearekin batera Errenteriako alkate Julen Mendoza. Herrerako pabiloien egoerarengatik kezka EH Bilduk, bere aldetik, lehengo larunbatean Trintxerpen haizeteak eragindako kalteak ekarri zituen gogora, eta kezka agertu zuen, kaiko Herreran dauden pabiloietako askok ez dituztelako langileen gutxieneko segurtasuna bermatzeko baldintzarik betetzen. UGTk eta LABk bere garaian zentzu horretan egindako salaketa ekarri zuen gogora Oihane Oronozek, eta Portu Agintaritzari kezka agertu diezaion eskatu zion gobernu taldeari, “berandu baino lehen”. Euskararen Eguna Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko dela eta, adierazpen instituzionala adostu dutela aurreratu zuen Miriam Cano kultur zinegotziak. Euskaldun berriei aitortza egiten die udalaren adierazpenak. Halaber, herritar euskaldunak animatzen ditu instituzio publikoekin dituzten harreman guztietan, ahozkoetan zein idatzizkoetan, euskaraz jardun daitezen. Horrez gain, herritarrei Euskarak 365 egun lelopean deitutako ekimenetan parte hartzeko deia luzatu diete, eta besteak bete, abenduaren 3tik 10era bitartean balkoietan Euskaraz bizi nahi dut leloa duen banderola jartzeko eskatu diete. Banderolak udal liburutegietan banatuko dituztela iragarri zuten. Adierazpen instituzionala-2015        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.