Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Oroimena Bizigune' dokumentala eta webgunea aurkeztu dituzte

Errenteria-Oreretan izandako indarkeria-ekintzak eta giza eskubideen urraketen gaineko herritarren testigantzak jaso ditu gaur Donostian aurkeztu duten Oroimena Bizigune proiektuak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2015/12/15
AurkezpenaErrenteria-Oreretan izandako indarkeria-ekintzak eta giza eskubideen urraketen gaineko herritarren testigantzak jaso ditu gaur Donostian aurkeztu duten Oroimena Bizigune proiektuak. Proiektu hori dokumentalean jaso da, baina ez du euskarri bakarra izango, izan ere, webgunea ere jarri dute martxan. Sentsibilizaziorako, gizarte komunikaziorako eta oroimena eraikitzeko partaidetzazko dokumental proiektua dela zehaztu dute aurkezpenean Irusoingo ekoizlea den Iñaki Gonzalezek, Ubiqaco zuzendari Jose Luis Roncerok,  Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia Maribel Vaquerok, dokumentalaren zuzendari Alaitz Arenzanak, eta proiektuan protagonista diren gazteek. Irusoin, Ubiqa eta Moviltik Elkarte Kulturala daude proiektuaren atzean. Dokumentala Donostiako Antzoki Zaharrean proiektatuko dute bihar 19:00etan, eta ostegunean Bilboko Azkuna Zentroko Golem Zinemetan 12:00etan. Euskal gizarteak gatazkaren gainean dituen iritziak eta testigantzak, sorkuntza narratibo eta ikus entzunezko kontaketekin osatutako prozesu parte hartzaile baten bidez aurkeztea du helburu proiektuak.  Aurtengo otsaila eta martxoan egindako lantegiak ditu oinarri. “Errenteriako eta Oarsoaldeko beste herrietako bederatzi gaztek lan prozesu batean hartu zuten parte, eta eztabaida, hausnarketa eta mugikorren bidez grabatutako elkarrizketekin Errenteria-Oreretaren iragana ezagutu dute, herritarrek indarkeriaz eta herriak jasandako giza eskubideen urraketez eskainitako lekukotza eta iritziei esker”, azaldu dute arduradunek. Horretarako 100 elkarrizketa egin dituzte. Kontaketa kolektiboa eta gatazkaren memoria eraikitzea du helburu proiektuak, “bakegintzaren kultura zein bizikidetzazko etorkizuna zabaldu, sendotu eta sakontzeko ekarpenak egitea”, zehaztu dute. Esperientzia pilotua Kontaketa digital berrietan eta herritarren partaidetzan eta konpromisoan oinarritutako esperientzia pilotua dela  Oroimena bizigune proiektua ere esan dute sustatzaileek, “Errenterian hasi eta Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) gainerako udalerrietara zabaltzeko asmoarekin sortua da”. Lantegietan parte hartu duten bederatzi gazteek zehaztu dituzte herritarren elkarrizketetarako galderak, eta herritarrekin batera gazte horiek direla proiektuaren protagonista esan dute gaurko agerraldian. Webgunean testigantzak bi modutan ikusi daitezkeela azaldu dute bestalde proiektuaren sustatzaileek, mosaikoa edota geokokatutako testigantzen mapa baliatu daitezke. Dokumentala berriz, hiru kamerekin grabatutako jarduera, elkarrizketa eta hausnarketa pertsonalekin osatu da. Ordubeteko iraupena du, eta indarkeria ekintzak zein giza eskubideen urraketak ezagututa iragan horretan sakondu dute protagonistek, “indarkeria, biktimak, sufrimendua, beldurra eta isiltasunaren jatorrien gainean, eta bakea eta bizikidetza hobetzeko eztabaida guneak sortzeko moduaz hausnarketa egin dute bertan”. Proiektua Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia eta Kultura Saila, eta Donostia 2016 proiektuaren laguntzarekin ekoiztutakoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.