Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Lezon Ondo Ai Gea taldeak sistema mistoarekin bat egin, eta horren azalpenak eman ditu

Lezo
Ingurumena

Agerraldi jendetsua egin du gaur Lezon Ondo Ai Gea taldeak, eta hondakinen kudeaketan azken asteetan izan duen jarrera azaldu du

2016/02/27
Urko Etxebeste Urko Etxebeste
lezonondoaigea sistema misto

Lezon ONdo Ai Gearen aldekoak, plazan, herri argazkian

Hondakinak biltzeko sistema egokiena atez atekoa dela uste izan arren, EAJk eta EH Bilduk hitzartu duten sistema mistoarekin bat egin du Lezon Ondo Ai Gea taldeak. Hara iristeko prozesuaren, eta horretan izandako jarreraren gaineko azalpenak eman ditu gaur goizean, agerraldi jendetsuan, taldeak: “Bat egiten dugu akordio honekin. Gaur egun %85eko bereizte maila dugu, eta sistema mistoarekin, lezoarren  jarrera ona ikusita, ez genuke tasa honetatik urrun ibili beharko”. Dena dela, taldea “adi” ibiliko da, “akordioak ezinbestean eskatzen duen jarraipen mahaian parte hartuko dugu”. Mistoaren erabakiak hondakinen kudeaketaz herrian sortutako mahaian du jatorri. Horretan egon ziren udalean ordezkaritza duten alderdiak (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE), eta hondakinen kudeaketaren harira sortutako taldeek, Lezo Garbia eta Lezon Ondo Ai Gea. Aurretik, ordea, buruz buruko bileretan parte hartu zuen Ondo Ai Geak, tartean, abenduaren 18an alkatearekin izandako bat: “Bilera horretan hasieratik adierazi genuen bereizketa mailak zuela lehentasuna, eta horretan ez genuela atzera pausurik onartuko”. Gaurko agerraldian esan dutenez, Lezo Garbiak mahaian izandako jarrerak, bertan esandakoekin —mahaiaren gainean Gipuzkoako hainbat herritako ereduak jarri zituzten, sistema mistokoak denak— ados zeudela irudikatzen zuen, “baina azken orduan atera egin ziren”. Horrela, Ondo Ai Geak jakinarazi du mahaiko jardunean “denek zerbait uzteko” jarrera izan zutela. Horrela, udalak hartutako erabakia, sistema horien azterketa ekonomikoa eta herritarrengan izan zitzaketen aldaketen eragina neurtuz egin dela esan du taldeak. Errauste planta Behin sistema mistoa ezarrita —martxoko plenoan landuko dute zinegotziek gai hori—, Lezon Ondo Ai Gea taldekoek adierazi dute euren zeregin nagusia aurrerantzean errauste planta ez egiteko lan egitea izango dela, “hondakinen gaiarekin erabat lotua dago. Errauste plantak oso kutsakorrak dira, osasun arazoak sortzen dituzte, garestiak dira. Gipuzkoako gainerako herriek Lezo, Oiartzun edo Oñatik adina bereiziko balute, errauskailua eraikitzeko arrazoia desagerraraziko genuke”. Hortaz, bihar Zubietara, errauste plantaren kontra egingo den martxara joateko eskatu diete lezoarrei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.