Beren jarrera defendatzeko mozioa aurkeztu dute, hilaren 17ko plenoan eztabaidatu dadin
Lezoko PSE-EEk herri galdeketa egin dadin eskatu du
Udalerrirako hondakin bilketa sistema herri galdeketa lotesle baten bidez erabaki dadin nahi du orain Lezoko PSE-EEk. Hala jakinarazi du hedabideetara igorritako prentsa ohar bidez. Aurreratu dutenez, eskaera eztabaidatu dadin mozioa erregistratu dute, hilaren 17an egitekoa den udalbatzarrera eraman asmoz.
PSE-EEko bozeramaile Jose Angel Sanchezen ustez,
Lezon ezarriko duten sistema mistoa “moldatutako atez atekoa baino ez da”, eta “atez atekoaren antzera garestia, zikina eta deserosoa” izango dela defendatu du. Horrez gain,
EAJren eta EH Bilduren arteko akordioak herritarrei iruzur egiten diela esan du, eta “traizioa” leporatu die jeltzaleei.
Epe laburrean
Azkar erabaki nahi dute Lezoko sozialistek. Kontsultan galdetu beharrekoa apirileko plenoan erabaki dadin eskatuko dute, eta herri galdeketaren emaitza bi hilabeteko epean indarrean sar dadin.
Herri kontsulta defendatzeaz gain, bosgarren edukiontziaren aldeko beren jarrera berretsi, eta berau erabiliko duten herritarrei abantaila fiskalak ematearen aldekoak direla iragarri dute.