Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gurpilak ez direlako muga

Ane Asensio Telletxea oiartzuarrak hiru urrezko domina lortu ditu Euskal Herriko Slalom Txapelketan. Espainiakoan parte hartzeko txartela lortu du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2016/05/09
ane asensio

Ane Asensio, aitarekin.

Ane Asensio Telletxeak urrezko hiru domina irabazi ditu Altzako kiroldegian jokatutako gurpildun aulkiko Euskal Herriko Slalom Txapelketan. Erlojupekoan, kanporaketan eta taldekako probetan izan zen garaile Asensio, eta horrenbestez, gurpildun aulkiko Espainiako Txapelketarako txartela lortu du oiartzuar gazteak. Haurtzaro ikastolan ikasten du Anek, Haurtzaro Atletismo Taldeko kide da, eta ikastolako frontoian, entrenatzen duen lekuan, erantzun ditu Oarso Bidasoko Hitzaren galderak. Juan Luis Asensio, Aneren aita eta Haurtzaron entrenatzaile duen Itsaso Markosekin batera izan da Ane. Euskal Herriko Txapelketan lortutako emaitzei eta hiru urrezkoei ere ez die garrantzi handirik eman 14 urteko gazteak: «Gustuko dudana kirola egitea da, disfrutatzen dut horrekin, ongi pasatzen dut, dominak irabazi edo ez». Garaipenak lortuta «pozik» jartzen dela gaztea esan du Aneren aitak, Juan Luisek. «Halere, ez dio garrantzi handirik ematen dominak irabazteari, kirola egitea nahikoa da beretzat», ziurtatu du. Bartzelonan jokatuko da Espainiako Slalom Txapelketa, Vilanova i La Geltru herrian, ekainaren 4an eta 5ean. Irrikaz da Ane bertara joateko. Gustuko duena egitera doala esan du oiartzuarrak, «kirola egiten ongi pasatzera», baina esperantza du maila ona emango duela. Atletismoan iaz hasita Betidanik egin nahi izan du kirola Anek, —«atletismoa bereziki», esan du Juan Luisek—, eta iaz hasi zen slaloma eta atletismoarekin. Kirolarekin aurretik ere izan du harremana gazteak, Mindara, dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko elkartean hasi zen kirol anitzeko ekintzak egiten. «Orain hiru urte hasi zen horretan eta horrela hasi zuen harremana kirolarekin», gogorarazi du Jose Luisek. Haurtzaro Atletismo Taldean aritzeaz gain, Mindara elkartearen Kima proiektuaren barruan ari da orain gaztea. Juan Luisek azaldu duenez, programa horren bidez adinean aurrera doazen gazteei kirol jarduera normalizatua eskaini nahi zien Mindarak. Ikastolako entrenatzailea du Itsaso Markos. Mindarako Jokin Garciarekin batera antolatzen dituzte Anerekin entrenamenduak: «Slaloma espezifikoa da, ez du edonork egiten eta 100 metroko atletismoa ere egiten du Anek, baina gurpildun aulkian. Bi espezialitate horietarako teknikak ez dira berdinak, eta horretarako trebatuak diren entrenatzaileen laguntza du». Emaitza onak Astean bitan entrenatzen du Anek, astelehenetan Haurtzaron eta ostegunetan Anoetan. Entrenamenduetan dena duela gustuko esan du, «kirola eta entrenamenduak jolasa dira niretzako». Euskal Herriko Slalom Txapelketakoak ez dira oiartzuarrak lortu dituen emaitza on bakarrak. Aurreko larunbatean Durangon izandako 100 metroko atletismo proban ere fin aritu zen. Gurpildun aulkiak kirola egiteko baldintzatzen duela argi du Juan Luisek, «kirola beste modu batera planteatu behar da. Batetik, gurpildun aulkian dabiltzan pertsona gutxik erabakitzen dute normalean kirola egitea, eta bestetik, aukera handiegirik ere ez zaie ematen, edo ez behintzat modu normalizatu batean». Beraien kasuan laguntza nahikoa dutela argi du. «Batetik Haurtzaro Ikastolan jasotzen duguna eta bestetik, Mindara elkarteak ematen diguna». Ezin direla kexatu dio, ikastolan «sentsibilitate berezia» baitute gaiarekin. Erakundeetatik laguntza edo babesa jasotzen duten galdetuta, «laguntza ez dagoela modu egituratuan antolatuta» erantzun du. «Lan handia egiteko dago oraindik. Herrialde batzuetan errazagoa da gurpildun aulkian dagoen edo bestelako elbarritasuna duten pertsonek kirola egitea, aukera hori izatea». Hemen hori egitea oraindik erraza ez dela ziurtatu du, erakunde eta federazioek ez baitute asko landu. Kirolari izateaz gain, txikitatik omen du argi Anek ospetsu ere izan nahi duela. Emaitzei erreparatuta, badirudi, bide horretan kirolarekin asmatu duela. Gustura sentitzen da kirola egiten, gozatu egiten du, eta hori dela-eta bere egoera berean dauden pertsonak animatu nahi izan ditu kirolaren mundura hurbiltzera, «kirola egiten, ongi sentitzen zarelako».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.