Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pentsio publikoen alde egin du Duintasunak

Hamarnaka lagun bildu dira Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak deitu duen elkarretaratze eta manifestaziora.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/06
Duintasunaren manifestazioak herriko kaleak zeharkatu ditu.

Duintasunaren manifestazioak herriko kaleak zeharkatu ditu.

Hamarnaka lagun bildu dira Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak deitu duen elkarretaratze eta manifestaziora. Pentsio publikoen alde egin du elkarteak eta Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du Duintasunak, baina baita Eusko Jaurlaritzarena ere: “Azken horrek uko egin dio diru sarrerak bermatzeko errenta igotzeari nahiz eta legebiltzarraren lege batek horretara derrigortzen duen. Horrek ere eragiten du milaka pentsiodunen soldata osaketan”. “Gobernuek instituzioez barre egiten duela” gaineratu du Duintasunak, “nahiz eta  beraiek esaten duten instituzioetan dagoela herritarren subiranotasuna. Frogatuta dago subiranotasuna, boteretsuek dutela, eta baita gobernuak azken horien zerbitzura daudela”. Elkarretaratzean Emakumeen Nazioarteko Egunari erreferentzia egin dio bestalde elkarteak, “berdintasunaren bidean pausuak eman baditugu ere, oraindik asko dugulako lortzeko. Horretarako borrokan jarraitu beharra dago, emakume askok jasaten dugun diskriminazio egoerak zuzendu eta gainditzeko”. Adineko emakumeak aipatu ditu Duintasunak: “Emakume horiek bere bizitzan zehar lan zein baldintza ekonomiko txarrak jasan behar izan dituzte, edo familia zaintza lanetan jarduteagatik kotizatu ezin izan dutelako ez dute pentsio nahikorik zahartzaroa duintasunez bizi ahal izateko”. Duintasunaren iritziz adineko pertsonak eta emakumeak duintasunez bizi ahal izateko eskubidea bermatzea instituzio publikoen ardura da: “Gela batera sartzen garen bakoitzean argia itzaltzeko kezkarekin ez egotea, elikagai egokiak izateko aukera edukitzea, behar ditugun tratamendu, zerbitzu mediku eta botikak eskura izatea bermatzea dagokie” Zahartzaroan autonomia mantendu ahal izateko etxebizitza egokituak izatea eta zerbitzu publiko duinak eskaintzea ere, instituzioen ardura dela esan du Duintasunak. Horren harira, 1080 euroko gutxieneko pentsioa exijitu du elkarteak. Indarkeria matxistak hildako emakume guztiak ere gogora ekarri ditu, “hauen artean adineko emakumeak ere badira. Jasaten duten indarkeria eta honi aurre egiteko zein bertatik ateratzeko dituzten zailtasunak salatu eta agerian jartzea gure betebeharra da”. Amaitzeko, gehien irabazten dutenek gehiago ordaindu eta enpresek bere irabazien zati bat berdintasuna eta ongizate soziala sustatzera bidera dezatela eskatu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.