Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Kaputxinoetan jarri dute biohondakinak biltzeko poltsak banatzeko laugarren makina

Errenteria-Oreretako 8.500 familiak baino gehiagok hartzen du parte bosgarren edukiontziaren sisteman.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/07
Gracia eta Legorburu gaurko agerraldian.

Gracia eta Legorburu gaurko agerraldian. Argazkia: Herri Bizia

Beraun, Iztieta eta Galtzarabordan jarri ondoren, Kaputxinoak auzoan jarri berri du udalak bosgarren edukiontzirako poltsa konpostagarriak banatzeko makina. gaur eguerdian egin du agerraldia bertan, eta makinaren berri ematearekin batera, hondakinen kudeaketari buruzko azterketa soziologikoak utzitako datuak eman ditu jakitera. Poltsak bertan hartzeko, ezinbestekoa dute erabiltzaileek bosgarren edukiontzian alta emanda egotea. Irakurgailuan jarri beharko dute txartel elektronikoa erabiltzaileek eta 40 poltsako sorta jasoko dute. Udalak egindako kalkuluen arabera, hamar aste iraun beharko luke kopuru horrek, lau poltsa asteko, “eta makinak hala zehaztuko du. Jasotzen dugun unean, hurrengo txanda noiz dagokigun zehaztuko du pantailan, eta ezingo dute erabiltzaileek data horren aurretik makinatik poltsa gehiago jaso”. Poltsa horiek baina, udaletxeko beheko solairuan doan banatzen jarraituko dutela jakinarazi du udalak, makinetan banatzeaz gain. Azterketa soziologikoa Joan den urte amaieran inkestak egingo zituela udalak jakinarazi zuen. 400 lagunei egin zaie inkesta hori, eta bertatik hainbat datu atera ditu. Inkesta poltsa edota edukiontzietatik harago joan da eta parte hartu duten herritarrei, ingurumen arloan udala egiten ari den politikaz, edukiontziez, eta dagoen pertzepzio sozialaz galdetu dute, besteak beste. Errenteria bizileku gisa hartuta “oso balorazio ona” egin dutela inkesta erantzun duten herritarrek azaldu dute Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak eta Eñaut Graciak Komunikazio eta Parte Hartze zinegotziak: “10 puntutik batez beste 7,96 puntu eman dituzte. Herrikide izatearen harrotasuna nabaritu da balorazio horretan”. Udal kudeaketari 6,54ko nota eman diote , eta ingurumenari, berriz, 6,67. Herritarren artean, kontzientzazio maila altua erakutsi duela inkestak gaineratu dute. Hobekuntzarako tarte handia ikusi dute, hala ere. Hondakinak botatzeko ezarrita dagoen ordutegia ez dela errespetatzen uste du %70ak. Hobari fiskalei dagokienean bosgarren edukiontziaren gaineko ezagutza ia erabatekoa badute ere, edukiontzi marroia erabiltzeagatik udalak %25eko hobaria ematen duela lautik batek baino ez daki, hau da, %25ak. Birziklatzearen gaineko jarrera positiboa dutela errenteriarrek erakutsi du inkestaren emaitzak, bestalde, “%79,5a neurri berriak hartzearen aldekoa da, eta  %75,5a ordutegiak errespetatzearen aldekoa”. Herritarren %74,6ak gainera, bere burua inguruarekin nahiko edo oso konprometitua ikusten du. Errenteria-Oreretako 8.500 familiak baino gehiagok izena eman dute bosgarren edukiontziaren sisteman.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.