Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Uzta oparoarekin heldu da 'Oarso'

Oarso aldizkariaren azken alea aurkeztu dute gaur. Oparo, dotore eta euskaldunago heldu da aldizkariaren ale berria.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/07/11
oarso aldizkaria aurkeztu dute.

Lakunza, Lopez Etxezarreta, Mendoza eta Ordozgoiti.

Oarso aldizkariaren azken alea aurkeztu dute gaur. Oparo, dotore eta euskaldunago heldu da aldizkariaren ale berria, izan ere, bertan bildutako artikuluen %51 pasa euskaraz idatzita daude. Azken datu horrekin pozik azaldu da Julen Mendoza alkatea, Garazi Lopez Etxezarreta  zinegotzia eta  Koldo Ordozgoiti eta  Juan Miguel Lakunza Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeko kideekin batera egin duen aurkezpen ekitaldian. Aurten 64 artikulurekin osatu dute eta 319 orrialde ditu. Emakumeen parte hartzea ere igo da aurtengo alean, “gutxi izan bada ere”, esan du Mendozak eta datua eman du: “Hamahiru emakumek idatzi dute, eta 40 gizonek. Diferentzia handia da oraindik ere, baina espero dugu pare bat urtean %50era heltzea”. Hildako, Ion Arretxe, Mikel Carcedo, Antton Obeso, Adolfo Leibar, Jose Kruz Sarasola, edo Sabin Etxabegureni zuzendutako idatziekin batera, errefuxiatuen, Gernikaren bonbardaketaren, edo ijito herriaren gaineko erreportajeak bildu dituzte. Gudarien historiari ere egin diote keinu Oarso-ren azken alean, Ordozgoitik nabarmendu duenez: “Desagertutako 80 gudari gazteen historia bada, horietako hamabi errenteriarrak eta pasaitarrak dira gainera”. 1977ko Amnistiaren Aldeko Astearen gainean idatzi du Joxe Iriarte Bikilak, eta Elixabete Perez Gazteluk Frantziska Astibia Etxegoien Onintze eta Astitxe izengoitiekin ezaguna izan zen idazle eta emakume fededun militante errenteriarra lehen lerrora ekarri du. Horiekin guztiekin batera, Galleteroen gainekoa edo Burdinaren errenteriak aurkitu daitezke, baita 1983. urteko madalenen gainekoa ere, besteak beste. Auzolanaren emaitza dela Oarso nabarmendu du Ordozgoitik, “47 lagunek eta hainbat elkarteek egindakoa. Egileen laurden bat gainera, berria da, eta hori oso positiboa da”. Pozik emaitzarekin guztiak, orain herritarren txanda heldu dela esan du Ordozgoitik: “Errazena egin du, argitaratzea; orain herritarrek erosi, eta irakurri behar dute”, eta horretara animatu ditu. Oarso aldizkariaren salmenta aldatu dute, eta aurten herriko kiosko eta saltokietan izango da, zazpi euroan. Salmenta puntuak
  • Beraun: Paco kioskoa
  • Fanderia: Marian liburudenda
  • Iztieta: Razkin estankoa, eta Urtzi kioskoa.
  • Erdigunea: Hostoak, Alameda kioskoa, Etxenike Loteria, Maitexa estankoa, Mirentxu Liburudenda, Xenpelar kioskoa, Morrongilleta estankoa, Niessen kioskoa, Bitxi Kolore, Zumardiko kioskoa eta Xenpelar Kulturdenda.
  • Olibet: Rojas liburudenda.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.