Pisabarro, Landa, Mendoza eta aldundiko Kultura Zuzendaria Mari Jose Telleria.
Atzerako kontaketa hasi da. Hamalau egun baino ez dira falta Atlantikaldiaren laugarren aldian murgiltzeko eta Errenteria-Orereta musika eta kultur topagune bihurtzeko hilaren 21etik 24ra bitartean. 70 ekintza baino gehiagorekin dator Atlantikaldia, eta Julen Mendoza akateak, Laura Landa Atlantikaldia jaialdiko zuzendariak eta David Pisabarro Ghost Number & His Tipsy Gypsies musika tadeko ordezkariak xehetasun guztiak eman dituzte gaur Donostiako Untzi Museoan egin duten agerraldian.
Aurreko hiru edizioetan Atlantikaldiak lortu duen zabalpen bidea egiten jarraitu nahi duela esan du Mendozak, “orain arte egindako ibilbidea baliatuta itsas topaleku bilakatzeko. Kontzeptu hau bi zutabeetan oinarrituko da: kultur topagunea eta musika jaialdia. Kultur topagune den aldetik, kulturen arteko elkartrukeak ahalbidetuko ditu, herriko zein kanpoko eragileen elkarlana. Musika jaialdia ere izango da, baina ez edonolakoa, kanpotik etorritako eta bertako artisten arteko elkarlanetik sortutako kontzertu berezi eta bakarrak eskainiko baitira”.
Herritarrei aipamen berezia egin die Mendozak, “haiek gabe, Atlantikaldia ez zen izango. Erokeria bat izan zen hau hastea, eta hasi bagenuen herriko eragile, talde eta norbanakoei esker izan zen”.
Hainbat gune, Itsas Topaleku bihurtuta
Hainbat gunek hartuko dituzte emanaldiak eta jaialdiaren inguruan antolatu diren ekintzak, “eta gune horiek itsas topalekuak irudikatuko dituzte modu berezian apainduta”, azaldu du Landak. Zumardian kokatuko den Herrixka familientzako gunea izango da; Herriko Plaza, jaialdiaren Plaza izango da, Foru Plaza Portu Azoka bilakatuko dute eta Xabier Olaskoaga plazan eta Koldo Mitxelena ikastetxeko estalpean Artisau Kaia eta Teknologia Kaiak kokatuko dituzte, hurrenez hurren.
Aurten, gazteei zuzendutako topaleku berezia izango da, gainera Panier Orubean jarriko duten Kale Kaia zehazki. Bertan grafitti tailerra, tatto eta henna erakustaldia, skate, parkour edo slackline kale kirolak, Sound Systea eta DJ-ak izango dira, besteak beste. Berrikuntza gisa, Atseden Irla ere irudikatuko dute aurten Atlantikaldian, “Zumardian kokatuta, ekintza eta ekintza artean, zer jan eta zer edan izango da bertan”.
Agirre Lehendakari plazako agertokia izango da nagusia orain arte bezala eta bertan arituko dira Atlantikaldiaren aurtengo izar nagusiak: Kukai Dantza, Alpha Blondy eta Amparanoia. Jaialdiaren izpirituari jarraiki, hizkuntza, kultura eta jatorri ezberdinetako artistak, nazioartekoak eta Euskal Herrikoak elkarlanean arituko dira kolaborazio eta egonaldien bidez: “Oholtza gainean elkarrekin izango dira AEB, Irlanda, Ingalaterra, eta Madrildik datorren Track Dogs talde, Xafol K eta Sagari Ur Klake taldeekin. Amparanoiak xabi Solano, Pini eta Sorkunekin partekatuko du oholtza, eta The ShougaShack Frantziako taldeak Ghost Number & His Tipsy Gypsies talde donodtiarrarekin Niessen Kulturgunean egingo duen egonaldiaren uzta erakutsiko du Agirre Lehendakariaren plazan”.
Herritik herriarentzat sortutako jaialdia dela Atlantikaldia nabarmendu dute Mendozak eta Landak, eta eskerrak eman dizkiete laguntzaile guztiei eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiari ere.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.