NAIZek EFE agentziaren iturriak aipatuz jakinarazi duenez, Gipuzkoako Auzitegiak bi urte eta erdira igo dio zigorra Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohiari (EH Bildu) eta Iker Rokandio orduko udal idazkariari. Bi udaltzainek kotxe bateko jabearekin izandako liskarrengatik udaltzainei epaitegira ez joateko esan izana leporatzen diete, “justizia ez jarraitzea”.
2013an Pasaiako garaje batean liskarra izan zuten bi udaltzainek gaizki aparkatuta zegoen auto bateko jabearekin. Udaltzainek jabearen aldetik “irain eta errespetu faltak” salatu zituzten, eta atestatua Donostiako epaitegietara iritsi zen.
Agirregabiria orduko alkateak eta Rokandio udal idazkariak udaltzainei ez joateko eskatu zieten idatziz. Epaileak urtebeteko espetxe zigorra eskatu zuen bientzat hori egiteagatik. Gipuzkoako Auzitegiak bi urte eta erdira igo die espetxe zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa mantendu die. Epaiak dio ezohiko helegite batek bakarrik deuseztatuko lukeela zigorra.