Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Denak izango dira King Kong

Eraldaketa Feministarako Eskolak bihar hasiko du ikasturtea laugarrenez. Ez dute nolanahi hasiko, Denak izango gara King Kong programazioa antolatu dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/10/05
Eraldaketa feministarako Eskolak aurkezteko egitarau berezia antolatu dute biharko.

Eraldaketa feministarako Eskolak aurkezteko egitarau berezia antolatu dute biharko.

Eraldaketa Feministarako Eskolak bihar hasiko du ikasturtea laugarrenez. Ez dute nolanahi hasiko, Denak izango gara King Kong programazioa antolatu dute. Horren berri eman dute gaur egin duten agerraldian,  Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak,  Ainara Lasa artista eta  Eskafandra Bilduma Feministaren edizio taldeko kideak, eta Txelo berra Mugimendu feministako eta Berdintasun kontseiluko kideak. Ez da kasualitatea King Kong aukeratzea, ahalduntze eskolak  aurkezteko King Kong Teoria  Virginie Despentes liburua aukeratu baitute, zehatzago,  Eskafandra Bilduma Feministak egindako liburu horren euskarazko itzulpenaren aurkezpena. Eskafandrako, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelek egingo dute aurkezpena 18:00etan Xenpelar Etxean. Aurkezpena euskaraz izango da, baina itzulpen zerbitzua izango da. Eskafandra bildumaz mintzatu da Lasa: “Pentsamendu feministarentzat mugarri izan diren liburuak euskara ekartzea du helburu. King Kong Teoria ez da irakurlea epel uzten duen liburua, ez da oharkabean pasatzen, “iraultzen ditu zuk barruan zenituen hainbat uste eta asko astintzen zaitu. Feminitatea, maskulinitatearen indarkeria, bortxaketa, pornografia, prostituzioa eta abar lantzen ditu”. Irene Arraratsek liburuaren hitzaurrerako idatzitako testuaren pasarte bat nabarmendu du, “feminitatea hipokrisia hutsa da Despentesentzat, otzan zuria izateko artea, emakumeen neurrira eginiko presondegi bat, eta neurriz kanpoko emakume munstroak sortzen ditu, behar ez bezalakoak, beti zerbaitegi, santuegiak edo putegiak, edo lodiegiak edo argalegiak, ergelegiak, argiegiak, horiexek feminitatearen egiak”. Plazara ekartzeko liburua den zalantzarik ez du Lasak, “eta euskaraz ekartzea feminismoarekin eskutik helduta, aliantza horren ariketa praktiko bat egitea da, eta hemen aurkeztea luxua da guretzat”. Lasak aurreratu du Eskafandra bildumak azaroan bere hurrengo liburua argitaratuko duela, Silvia Federiciren Caliban eta sorgina. Ordubete beranduago, berriz, Lasak egindako King Kong Ekiza argazki erakusketa aurkeztuko du artistak berak Xenpelar Etxean. 15 argazkirekin osatutako erakusketa liburuan oinarritu du Lasak: “Liburuan objektu ugari agertzen dira, eta horien bilduma da antolatu dudan erakusketa, liburuan zehar azaltzen diren objektuena”. Asmoa “giro bat” eta tonu “zehatza eta gordina” transmititzea dela dio. Argazkiak liburua bezain indartsua izatea nahi zuela gaineratu du Lasak, “liburuaren pasarteetan oinarritutakoak dira, eta horiek elkarri lotuta irudikatzen dute liburuaren zentzu edo mezu osoa”. Eraldaketa Feministarako Eskolen aurkezpena amaitzeko, berriz, Herriko plazara eramango dute agertokia. Bertan, King Kong neska, Josune Gorostegiren bakarrizketa antolatu dute 19:30ean. Emakumeen Etxearen gaineko informazioa ere zabalduko dute bertan. Hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu Eskolaren ibilbidearen gaineko balorazio baikorra egin du Lopez Etxezarretak: “146 emakumek eman zuten izena iaz ikastaroetan, emakume taldeak indartu egin dira, eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira”. Hilabete honetan hasiko du eskolak ikasturtea eta hamar ikastaro, lau talde eta bi tailer antolatu dituzte. Martxora arte programatu dute eskola, ikasturtea Emakumeen Etxean amaitu nahi dutelako. Azken horrek martxoan ateak zabaltzea aurreikusi du. Ikastaro guztiak doakoak dira, gaur bertan zabaldu dute izena emateko epea, eta urte osoan zehar izango da zabalik. Interesdunek, posta elektronikora mezua bidali, edo Berdintasunerako azpisailean eman dezakete izena. Eraldaketa Feministarako Eskolaren programazioa Ikastaroak
  • Zergatik gara feministak?
  • Neska gazteentzat autodefentsa feminista.
  • Irakurle eskola feminista: gorputzak hitz.
  • Munduko emakumeen literatura: Rive Gaucheko Emakumeak.
  • Literatur taldea: leku bat munduan.
  • Neska gazteentzako rap feminista.
  • Indarkeria ikusezinari aurre egiten: jazarpena desnaturalizatu.
  • Autoestimua eta ahaldunztea.
  • Emakumeak eta osasuna.
  • Eraldaketarako autoezagutza eta norbere zaintza.
Taldeak
  • Autolaguntza taldea: indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak.
  • Emakume zaintzaileentzako topagunea.
  • Elkar ezagutu dezagun Kulturarteko elkarrizketak.
  • Amatasunetik sareak eraikitzen.
Tailerrak
  • Nola egin Errenteriako jaiak berdinzaleagoak?
  • DIY Kamiseta tailerra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.