Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kresala zainetan, ezinbestean

Ternuan arrantzan aritu zirenen testigantza eta irudiekin ondu dute ‘Arte al agua’ dokumentala; arrantzale pasaitarrak dira gaur zortzi zinematan proiektatuko duten lanaren protagonistak.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/11/17
Ternuako arrantza

Ontziak askotan ez zeuden Ternuako muturreko baldintzei aurre egiteko behar bezala prestatuta, eta maiz izaten ziren istripuak.

Ezin konta itsas milia gehitzen dituzte denen artean. Arte al agua dokumentalaren protagonistak dira, desagertzear dagoen iragan gertu baten azken lekukoak. Pasaian, gehienak, oso ezagunak dira. Itsas gizon eskarmentatuak, Ternuan ibilitakoak, gaur egun, ia denak, erretiratuta. Agustin Zubillaga, Jose Vila, Jose Menduiño, Jose Manuel Gonzalez, Javier Anatol, Juan Maria Benito, Jesus Mari Castillo… Haiek dira, besteak beste,  Zinebin estreinatu berri duten dokumentalaren protagonistak. Lehengo ostegunean Trintxerpeko Ziriza Etxean —garai batean bakailao enpresa izandakoa eta egun hamaika kultur ekitaldiren agertoki— elkartu zituzten guztiak, Arte al agua dokumentalaren aurkezpenera propio gonbidatuta. 1950, 1960. eta 1970eko hamarkadetan aritu ziren Kanadan arrantzan, eta beren testigantzekin eta beraiek etxean gordeta zituzten irudiekin ondu dute orain Arte al agua filma.
arrantzaleak

Pasaiako arrantzalea, dokumentalaren aurkezpenean, David Berraondo produktorearekin.

Manu Perez da dokumentalean parte hartu duten arrantzale pasaitarren artetik gazteena. Aurkezpenean kontatu zuenez, berandu hasi zen bakailaoan, 1986. urtean, eta zazpi urte egin zituen guztira. Dokumentalean parte hartu duten beste arrantzaleekin alderatuta esperientzia laburra izan zen berea, baina nahikoa hango lan baldintzak ez ahazteko: «Muturreko baldintzak ziren, urteko sasoi guztietan bazen zerbait. Izotza lehenik, ondoren lainoa, zikloiak… Urteko hilabete guztietan bazen zerbait Ternuako ur haietan». Perez baino askoz ere lehenago hasi zen Jose Manuel Gonzalez Ternuara joaten, 1969. urtean, 14 urterekin, eta 1992. urtean hartu zuen erretiroa. Arrantzan zazpi hilabete eta etxean bi ematen zituztela gogoan du, betiere harrapaketek hala baimenduz gero: «Kanpaina txarra baldin bazen, beste barku bat bilatu behar izaten genuen etxeratzean». Gonzalezen antzera, Javier Anatol ere oso gazte zela itsasoratu zen. «Ni 1952. urtean hasi nintzen Ternuara joaten», gogoratu du. «15 urte nituen, haur bat nintzen». 14 urterekin itsasoratu zen baita ere Juan Maria Benito, 1979. urtean. Ternuan grabatzen aritu zenetako bat da bera, eta dokumentalarentzat irudiak lortu dituenetakoa: «200 milien legea ezarri zuten garaiko irudiak dira, eta ikusten zen nola erasotzen gintuzten. Horrez gain, ontziko lanak, izotzak, elkarbizitza…». Jesus Mari Castillo da Kanadako grabazioak gordeta zituen beste arrantzale bat. Taberna batean zela entzun zuen Ternuako irudi bila zebiltzala, eta bereak eskaini zituen. Benito kapitainak ere bazituen Deogracias Gonzalezek  grabatutako irudiak gordeta. 1957. urtean kapitain hasi zen Benito, 23 urte zituela. Hura eta haren anaia Joaquin Ternuako kapitain gazteenak izan zirela jakinarazi zuen aurkezpenean, harro. Muturreko baldintzak Garaiko pasadizo eta istorio asko gordetzen dituzte Ternuan aritu ziren arrantzaleek, baina oroimenean bereziki iltzatuta dituzte garai hartan zituzten lan baldintzak. Jose Vilak 86 urte ditu gaur egun. Hura ez ezik, haren sei anaia ere aritu dira itsasoan lanean. «Ontziek ez zuten hozkailurik. Rantxito txiki batean lo egiten genuen, berogailu txiki bat mahai azpian jarrita. Pysbeko ontzietara sartzen ginen berotzera, Donibaneko lagunak genituelako haietan», gogoratu du. «Komuneko ura ere izoztu egiten zen», jarraitu du, eta janaria nola mantentzen zuten ere ederki gogoan du: «Loroen antzera jaten genuen. Egun batean haragi freskoarekin bapo jarri, eta gainontzekoa gatzetan sartzen genuen kontserbatzeko. Ez genuen beste modurik». Arropa garbitzeko, berriz, sokak erabiltzen zituztela gogoratzen du, «arrastean eta ur gatzatuarekin», gaineratu du Josetxo Abadek. Vila Josetxo Abad eta haren aita Angel Abadekin aritu zen lanean urte askoan. Historia gal ez dadin Olivier van der Zeek zuzendu du Arte al agua dokumentala. Jatorriz herbeheretarra, zuzendaria zortzi urtez egon zen Donibanen bizitzen, eta bertan zela ezagutu zituen Ternuako istorioak, herriko arrantzaleek kontatuta. «2003. urtea zen, eta orduan oraindik baziren Pasaiako portuan ontziak, baina desagertzen hasiak ziren», gogoratu zuen zuzendariak aurkezpenean.
Olivier van der Zee

‘Arte Al Agua’ dokumentalaren zuzendaria

«Niretzako garrantzitsuena da hura beren begietatik kontatzea» Olivier van der Zee Dokumentalaren zuzendaria
Ternuako istorio haiek jasotzeko «azken aukera» zela iritzita ekin zion lanari, duela hiru urte, David Berrondo ekoizlearekin elkarlanean. Biak aritu dira garai hartako irudien arrantzan. «Ternuan egon den jendearekin harremanetan jarri ginenean, berehala konturatu ginen arrantzaleek pelikulak zituztela gogoan, garai hartan kapitainak, patroiak eta eskifaietako kideek grabatutakoak», nabarmendu zuen produktoreak. «Ekaitzak, arrantzaren oparotasuna, baldintza meteorologikoak eta bestelakoak familiei kontatu eta oroitzeko egiten zituzten grabazioak, Kanadan bertan erosten zituzten Super 8 kamarekin», azaldu zuen Berrondok. Eta irudi horiek dira orain «etxe askotan aitonaren armairutik atera» dituztenak. «Irudi ikusgarriak» eta oso «irudi poetikoak» direla iritzi du Van der Zeek, «balio historiko handikoak». Horregatik, dokumentala ontzeko, eta materiala gordetzeko ere bai lan egin dute, Berrondok jakinarazi zuenez: «Filmotekaren esku utzi ditugu etxez etxe bildu ditugun irudiak, Ternuako pasarteak ahanzturatik atera eta irudiak gure ondare gisa gorde daitezen». Zinematan, gaur zortzi Filmaren aurre estreinaldia Donostiako Aquariumean egin zuten larunbatean, arrantzale eta senideentzat, eta Bilboko Zinebin aurreko igandean. Galizian ere hasi du bidea, hango arrantzaleen testigantzak jaso dituztelako, eta Donostia, Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Bartzelonako zinemetan hilaren 24ean estreinatuko dute. Gabonen ondotik, berriz, arrantzaleen herrietan erakusteko asmoa dute. «Dokumental hau omenaldi bat da, Ternuara joan ziren milaka gizon haiei eta haiek jasandako sufrimenduari aitortza bat da», adierazi zuen Olivier van der Zeek aurkezpenean. «Garrantzitsuena da hura beren begietatik kontatzea, beren ahotsa jaso eta beren ikuspuntua eman» eta horixe du, hain zuzen, berezitik eta Arte al agua dokumentalak.
Agustin Zubillaga (arrantzale erretiratua):

Agustin Zubillaga, arrantzalea«Ternuan askotan egoten ginen lanean 20 graduz zero azpitik»

Noiz eta nolatan hasi zinen bakailaoaren arrantzan? Ni Durangon jaio nintzen arren, hemen hazi nintzen, gaur egun La Paz izenez ezagutzen den auzotik gertu, Gomistegiko baserri batean. Bakailaoaren arrantzan 1968. urtean hasi nintzen, eta 27 urtez aritu naiz, baina aurretik Hego Afrikan eta Gran Solen ibili nintzen. Nola jarri ziren zurekin harremanetan dokumental honetan parte hartzeko? David Berraondok deitu zidan, dokumentalaren produktoreak. Zuk bazenuen gordeta garai hartako materialik? Nire ontziko makina-buruak grabatutako irudiak nituen, DVDan kopiak eginak. Zein ontzitan egin zenuen lan? Bikoteko arraste arrantzan ibili nintzen Ternuan. Lehendabizi Vigoko bikote batean aritu nintzen urtebetez, Mar de Galicia eta Mar del Coral bikotean; hurrengo urtean Santa Celia eta Santa Amalia-n joan nintzen; ondoren, Pasaiako bikote batean aritu nintzen bi urtez, Elai eta Usoa-n; Otaegiko Elizatxo-Elizondo-n bidaia bat ere egin nuen, eta Rafaga eta Ciclon bikotean ere aritu nintzen ezkondu aurretik. Gerora, 27 urte egin nituen Velascorekin. Zuen testigantzak entzunda, beldurra ematen du zuen lan baldintzak irudikatzea. Ni lehen aldiz joan nintzenean  ontzia ez zegoen itxita. Toldo bat jartzen genuen alde batean haizeaz babesteko. Ternuan askotan egoten ginen lanean 20 graduz zero azpitik, baina haizearekin sentsazio termikoa askoz ere  hotzagoa zen. Olatuak gainetik pasatzen zitzaizkigun, eta toldoa jarrita, gutxienez, haizeak ez zigun ematen. 21 lagun ginen eta komun bakarra. Dutxatzeko, komunari tapa jarri, eta hantxe… baina berogailua urarekin zebilenez 20 minutuero purgatu behar izaten genuen ez izozteko. Olioa ere izozten zitzaigun han. Lagun asko geratu ziren bidean. Zuri egokitu zaizu istripu latzik? Bai, istripu dezente izan ditugu. Anputazioak, buruko edemak, garezur hausturak… Lehen aldiz joan nintzenean beste ontziko gizon bat galdu zen, 45 urte zituen eta bost seme-alaba. Uretara erori eta bertan geratu zen, hipotermiak jota. Haren bila bota zen laguna, berriz, bizirik atera genuen. Lau egun eman zituen 40 graduko sukarrarekin. Atzera begiratzen jarrita, zer  sentsazio dituzu? Orduan ez ginen jabetzen, baina orain, atzera begiratu eta konturatzen zara urte asko eman dituzula itsasoan eta ez duzula ez gaztetasunaz ezta familiaz gozatu. Hasi nintzenean, urtean hiru bidaia egiten genituen; gerora bi bidaia baina luzeagoak, eta azken hamar urtean zazpi hilabete itsasoan eta 42 egun etxean. Ez udararik, ez Gabonik, ez Aste Santurik… Horrez gain, neguko denborale guztiak itsasoan; beste mentalitate bat zen, baina egia esan, hura ez dago diruarekin ordaintzerik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.