Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa eta galeria] Urrats bat gehiago bizikidetza eraikitzeko

Errenteriako Udalak, 1977ko Amnistiaren Aldeko bigarren astearen biktimei aitortza egin zien atzo.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/12/13
Biktimak eta hildakoen senideak oholtza gainean ordezkari politikoekin.

Biktimak eta hildakoen senideak oholtza gainean ordezkari politikoekin.

Urrats esanguratsua izan nahi zuen atzoko ekitaldiak, eta hala izan zen. Errenteriako Udalak, 1977ko Amnistiaren Aldeko bigarren astearen biktimei aitortza egin zien. Biktima guztien errekonozimendurako bidea zein bizikidetzaren eraikuntzan beste mugarri bat jarri zuen Errenteriako Udalak, eta hori, ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babes eta elkarlanarekin egin zuen gainera. Giza eskubideen urraketaren biktima guztien aitortza egiteko bide propioa eraikitzen ari dela erakutsi zuen Errenteriak atzo berriro, elkarbizitza eraikitzeko ezinbesteko bidea. 40 urte pasa dira. 1977. urtean amnistiaren aldeko protesta mugimenduak kolektibo sozial eta politiko ugari biltzea lortu zuen, eta urte horretako maiatzaren bigarren astean protesta eta manifestazio gehiago deitu zituen. Maiatzaren 12ko grebak jarraipen handia izan zuen eta manifestazio eta mobilizazio ugari antolatu zituzten, baita Errenterian ere. Poliziaren presentzia areagotu egin zen herrian, eta liskarrek indar handia hartu zuten. Errenterian hiru pertsona hil, eta Iruñean beste errenteriar bat hil zuten. Zauritu ugari izan ziren. Aste horrek, eragin sakona, latza izan zuen Errenteriaren historian. Niessen Kulturguneko auditorioa lepo, 1977ko  Amnistiaren Aldeko Astearen barruan hildakoen senideak eta zaurituak lehen lerroan izan ziren. Guztiei, poliziak eragindako indarkeriak urratu die bizitza eskubidea edota osotasun fisikoa. Rafael Gomez Jauregi, Jose Luis Cano Perez, eta Gregorio Maritxalar Aiestaran poliziek hil zituzten. Clemente del Caño Ibañez ere poliziak eragindako indarkeriaren biktima izan zen. Julio Markes Sein, Txema Tolosa Mujika, Alberto Bidaurre Orruño, Ildefonso Salazar Uriarte, Kepa Olaiz Odriozola eta Juan Karlos Bayon Fernandezek ere giza eskubideen urraketa jasan zuten poliziaren eskutik. Denak zauritu zituzten aste hartan. Tolosa eta Salazarren senideak izan ziren ekitaldian, biak zendu baitira. Atzoko ekitaldian parte hartu ez zuten beste bi biktima aipatu zituzten, Josu Askasibar eta Manuel Iñarraren senideak. Biktimen ondoan, Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko ezberdinetako zinegotziak, baita Xabin Olaizola (HB), Juan Carlos Merino (PSE-EE) eta Adrian Lopez (PSE-EE) alkate izandakoak. Miguel Buen (PSE-EE) ez zen ekitaldian izan, baina hark ere bat egin du ekitaldiarekin eta alkateen adierazpenarekin. Herritar mordoa, hamarnaka eta hamarnaka lagunek ere bat egin zuten atzo. Memoria partekatu baterantz agiria, oinarrian Atzoko aitortza ekitaldia, 2015eko azaroan Errenteriako Udalak 1956etik 2012ra bitartean udalerrian izandako  giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzen gainean aurkeztutako Memoria partekatu baterantz agirian oinarrituta egin dute. “Errenterian gertatutakoaren egia berreskuratzeko prozesu baten hastapena suposatu zuen”, nabarmendu zuen ekitaldiaren aurkezleak. Txostena aurkezteko eguna “inflexio puntua” izan zela, “egun garrantzitsua” Errenteriarentzat esan zuen Julen Mendoza alkateak, “lehenengo aldia zen alderdi politiko guztiak ados ginela gure iraganean gertatutakoaren parte baten inguruan. Dokumentu horrek, 1956tik gaur egun arte gure herrian gertatutako bizitza eskubidearen eta osotasun fisikorako eskubidearen kontrako urraketak jasotzen baitzituen. Egiaren parte bat, ez egi osoa, eskubide gehiagoren urraketak gertatu direlako, eta horiek ikertu egin behar direlako oraindik”. PSE-EEko bozeramaile Jose Angel Rodriguez, Errenteria Irabaziz-eko bozeramaile Ion Collar, eta EAJko bozeramaile Maite Peñarekin batera azaldu zen oholtzan alkatea. Aipatutako alkate guztien izenean barkamena eskatu zien Mendozak 1977ko Amnistiaren  Astearen biktimei eta senideei, Errenteriako Udalak instituzio gisa ez dielako aitortzarik egin, ezta haiek pairatutako eskubide urraketak salatu 40 urtean: “Espero dugu ekitaldi honekin sortutako min gehigarria neurri batean behintzat konponduko genuela”. Atzo Niessen kulturgunean aitortza jaso zuten biktimen jatorri ideologikoa askotarikoa dela gaineratu zuen , “giza eskubideen urraketak egiten ditu biktima, eta ez haien pentsamendu edo bizitzak”. Haiek estigmatizatzea, etiketatzea edo sentimendu politiko konkretuetan kokatzea ez dela zilegi erantsi zuen, “ez da justua haiekiko, ezta gure herriaren etorkizunarentzat ere”. 40 urte beranduago heldu den aitortza beharrezkoa dela zalantzarik ez du Mendozak, “aitortza honek isiltasuna apurtzeko balio du. Asko eta asko isiltasunean bizitzera behartu zituzten. Entzun behar ditugu, entzuten ditugula sentitu behar dute, aitortza egin behar diegu. Errelatoaren bakardadea apurtu eta partekatutako errelatora pasatzeko. Hildako pertsonak ezagutu eta bizi izan dutena ezagutzeko, zauritu zituzten pertsonek bizi dutena jakiteko. Isiltasuna apurtu, beldurra apurtzeko, eta egia ezagutzeko eskubidea jokoan delako. Egia amnesiaren antidoto gisa. Isiltasunak, beldurrak eta aurreiritziek ideiak bahitu dizkigute. Soilik egiak egingo gaitu askeago”. Isiltasun horren erantzule oinarrizkoak, inpunitatea eta instituzioen aitortza eza izan dira Mendozaren iritziz. Gertaerak ez zituzten ikertu, ezta arduradunak epaitu ere. “Sistema oso batek portaera horiek babesten zituen, inpunitatez jardutea ahalbidetzen zielako segurtasun indarretako agenteei”, nabarmendu zuen Mendozak. Horri gaineratu zion biktima izandakoek gertaera ondoren jasotzen zituzten errepresaliak, “salaketa jarri ez zezaten, edo beldurra sartzeko asmoz”. Atzera begiratzea ezinbestekoa dela etorkizuna eraikitzeko ere esan zuen Mendozak atzoko ekitaldian, “hala egin dugu gaur. Isiltasuna egiarekin ordezkatzen saiatu gara, beldurra samurtasun kolektiboarekin, mina aitortza kolektiboarekin, gertatutakoaren ezagutza eza gertatutakoaren belaunaldi arteko transmisioarekin. Espero dut neurri baten behintzat lortu izana. Eta esan nahiko nuke, ziurrenik kontziente izan gabe, gaur etorkizuna eraikitzen lagundu diguzuela”. Hildakoen senideei lore sorta eta oroigarria eta zauritutakoei oroigarria eman zieten. Atzoko ekitaldian 1977ko Amnistiaren Aldeko Astearen Errenteriako edo udalerriarekin lotutako biktimak izan ziren protagonista. Aitortza garrantzitsua izan dela zalantzarik ez da, mugarri berri bat jarri du Errenteriak bizikidetzaren eraikuntzan. Hori bezain garrantzitsua hildako eta zaurituei aurpegia jartzea, gertatu zitzaiena senideen ahotsaren bidez, edo beraien hitzetan ezagutzea. Ondoko lerrootan Rafael Gomez Jauregi, Jose Luis Cano Perez,  Gregorio Maritxalar Aiestaranen senideek, Clemente del Caño Ibañezen gainean antolatzaileek , eta Julio Markes Sein, Txema Tolosa Mujika, Alberto Bidaurre Orruño, Ildefonso Salazar Uriarte, Kepa Olaiz Odriozola eta Juan Karlos Bayon Fernandezen izenean, Olaizek eta Bayonek hitzez hitz esandakoak.
Clemente del Caño Ibañez Irungo Katea auzokoa eta autopistako langilea. Maiatzaren 13an bere lanpostuan zegoela, A8 autopistan, Errenterian, jarritako barrikadetako bat kentzera zihoanean, antza Guardia Zibil batek derrigortuta,  identifikatu gabeko auto batek harrapatu zuen eta hil zuen. Rafael Gomez Jauregi (Itziar, bilobaren kontaketa).

Itziar, Rafael Gomez Jauregiren biloba.

Batzuetan bizitza irristan joaten da arin eta goxo, besteetan, ordea, gogorra suertatzen da oztopo asko bidean, zenbat izerdi, odol eta negar. Aitona Rafael, 1898an jaio zen. 1977an hil zen Guardia Zibilaren tiro batek jota. Heriotza latza baina oraindik ere latzagoa bere bizitza. Pasaiako Portuan ibili zen lanean. Aita tranbiak harrapatuta hil zitzaion. Anaia batek ere portuan lan egiten zuen, barkuak deskargatzen ari zela, garabi batek jota hil zen. Garai hartan langile asko hiltzen zen portuan lurrezko zorua zuen eta euri pixka bat egin orduko dena lokazten zen. Aitona ez zen isilik egotekoa eta Madrilgo ordezkari bat portura etorri zenean esan zion lotsagarria zela baldintza gogor haietan lan egitea. Handik hilabete gutxira porlana bota zuten. Aitonak iritzi politikoak edonon eta edonori adierazten zizkion gordin, ez zen beldur. Euskaltzale porrokatua zen, Euskal Herriaren burujabetza defendatzen zuen, beti ere bakearen bidetik. Pertsona guztiek eskubide berdinak ditugula pentsatzen zuen, pertsonen lehenengo eskubidea bizitza eskubidea dela. Oso printzipio garrantzitsuak eta aurreratuak garai haietarako. Gerora onartu zen, 1948an Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Amona Klaritarekin ezkondu zen, Klara Bengoetxearekin 1928an. 1930ean lehen alaba jaio zen Josebe, eta handik bi urtera Imanol, gure aita. Rafael 1930ean sortu zen Eusko Abertzale Ekintzako zen, ANVkoa, 1933an hautagaia Madrilgo kongresurako, urte berean ELAko Gipuzkoako biltzarreko presidente hautatu zuten, eta 1936ra arte izan zen karguan. 1939an gerra amaituta, aliatuen aldeko informazio sare batean parte hartu zuen. Pasaiako Portuan lan egiten zuenez, barkuen eta askotariko merkantzien eta sartu-irtenei buruzko informazioa jaso eta Londresera pasatzen zuen. 1940 urtean polizia frankistak atxilotu eta heriotza zigorra ezarri zion beste hemezortzi pertsonekin batera. Azkenean haien arteko Luis Alava fusilatu zuten, eta besteei 25 urteko kartzela zigorra ezarri zieten. Sei urte egin zituen espetxean. Irten eta gutxira, 1947an Francoren diktaduran egin zen lehenengo greba politikoaren antolakuntzan parte hartu zuen. Greba hori, euskal erresistentziaren batzordeak bultzatu zuen. Egoeraren larria ikusirik ihes egin behar izan zuen, eta hiru urtez ezkutuan bizi izan zen inguruko zulo, txabola eta baserrietan. Bitartean amona Klaritak berak bakarrik hazi eta hezi zituen seme-alabak. 1951n grebaren antolakuntzan parte hartu zuen Rafaelek, eta berriz ere atzetik zituen indar errepresiboak. Azkenean Frantziara joan zen eta errefuxiatu gisa onartzea eskatu zuen bere garaian aliatuei lagundu ziela–eta. Baiezkoa eman zioten, baina Frantziako iparraldera joan behar zuela. Negu gordinak, elurra mara-mara, eta Rafael ganbara zulo batean bizi zen. Hamasei urte luze egin zituen bakar bakarrik, hotzak eta herriminak jota. Imanolek, semeak, bisita egin zion ezkondu aurretik eta esan zuen bueltan ia animalien pare bizi zela.  34 urte luzez ezkutatuta kartzelan eta erbestean bizitzera kondenatu zuten Francok eta frankistek. Emaztea eta seme-alabak oso noizbehinka ikusten zituen Hendaiara gerturatu eta ezagun batek txalupan eta gauez pasatzen zituen amona eta bi seme-alabak, Bidasoa ibaiaren alde batetik bestera. Hondarribitik irten eta arraunean isil isilik aita ikusten zuten. Bueltan behin baino gehiagotan istu eta larri ibili ziren itsasbehera etorri eta ia ezin arraunean egin ibili zirelako. Amona Klaritak ere gogorrak ikusi zituen. Semea 16 urterekin lanean hasita lehen soldata etxera ekarrita hartu zuten arnas pixka bat. 1966an itzuli zen Errenteriara Rafael, 68 urte zituela. Ez zen erraza izan Errenteriara egokitzea berriro. Ezta Klaritarentzat ere. 34 urte eman zituzten Francok bananduta. Rafaelek asko sufritu zuen Errenteriako jende askoren jarrerarekin, berak bere bizitza osoa eman zuen Euskal Herria eta euskal langileen alde eta ez zituen ikusten herritarrak berak nahi bezain konprometituak euskararekin eta Euskal Herriaren burujabetzarekin. 1970eko hamarkadan Errenterian ez zen giro, poliziak eta guardia zibilek sarraski handiak egin zituzten herritarren aurka manifestazioetan, Francoren bukaera gertu sumatu eta jendea mugitzen hasi zen. Rafael 1977ko maiatzaren 12an erail zuen Guardia Zibilak. Zumarditik zetorren lagun batekin, Amnistiaren Aldeko Aste penagarri hartan izan zen, tiro bat jaso zuen bihotz ondoan. Auto batean sartu eta ospitalera eraman zuten. Baina bide erdian, Herreran, gasolinarik gabe gelditu zen. ‘Hil egin naute’. Horiek izan omen ziren aitonaren azken hitzak. Gogoan daukat nola etorri zen aita ospitaletik aitonaren txapela eskuan zuela, ‘Aitona hil egin da’. Guri, sei anai-arreboi gurasoek erakutsi digute aurrera egiten eta batez ere, gorrotorik gabe bizitzen. Pena bat bihotzean, ez genuen aitona guk nahi bezain beste ezagutu, eta zenbat galdera airean. Baina begira aitona, hemen gaude, eta batez ere zu gaur hemen zaude, ez zenuen berehala pentsatuko ezta? Eta zure baimenarekin, zu gizon diplomatikoa zinen eta, eskerrik asko Errenteriako Udalari, aho batez ekitaldi hau antolatzeagatik. Aitonak merezi zuen, baita amona Klaritak eta bi seme-alabek, Josebe eta Imanolek ere. Eskerrik asko bihotz bihotzez. Jose Luis Cano (Aingeru, anaiaren kontaketa)
Aingeru, Jose Luis Canoren anaia.

Aingeru, Jose Luis Cano Perezen anaia.

Eskerrak eman nahi dizkiot Errenteriako Udalari aitortza ekitaldi hau antolatzeko egin duen lanarengatik. Aranjuezen (Madril) jaio ginen ni eta nire anaia Luis. 1 eta 3 urte genituela ama Iruñeara joan zen gurekin. Mojen ikastetxe batean egiten zuen lan eta gu berekin bizi ginen bertan. Ikastetxe hartan ikasi genuen. Arrotxapeako familia bat amarekin harremanetan jarri eta urte askoz haien etxera eramaten gintuzten asteburuak eta oporrak pasatzera, beren seme-alabekin. Sei zituzten. Gaur egun ere mantentzen dut harremana. Urteak pasata Valladolidera joan ginen, Lanbide Heziketa ikastera joan ginen, arte grafikoak ikastera. Ikasketak amaituta, ama hil eta Irunera heldu ginen. Inprenta batean lan egiten hasi ginen, eta ondoren Donostian, La voz de España egunkarian. Ondoren bera hasi zen egunkarian lanean kajista gisa. Berunean urtzen ziren titular eta kronikak egiten genituen. Irungo familia baten gela batean bizi ginen, bazkaldu eta afaldu Trintxe tabernan egiten genuen, pilotari ospetsu baten taberna zen. Soldaduska egiteko garaian objektore egitea erabaki zuen anaiak. Behin eta berriz deitu zuten, askotan, zerbitzu militarra egiteko, eta bera ez zen aurkeztu. Loturarik ez zuen, gaztea zen eta aukera zuen horretarako. Libratu egin zen azkenean. Bost urtez izan ginen elkarrekin lanean La Voz de España egunkarian. Ezkondu eta berehala Errenteriara etorri nintzen bizitzera eta Luis ere gurekin izan zen tarte batean, gero Donostiara joan zen gela batera. Pablo eta Iñaki ilobekin jolastera etxera etortzea gustatzen zitzaion. Saioa txikia oso gutxi ezagutu zuen. Bi etxe zituen Luisek. Bat Iruñeako gure adopzio familiarekin, eta bestea, Errenteria gurekin. Data esanguratsuak gurekin pasatzen zituen. Umorea zuen, haurrekin jolastea gustatzen zitzaion. 1977ko maiatzean Iruñeara joan zen Luis egun batzuk pasatzera adopzio familiarekin. Maiatzaren 13an Caldereria kalean Manuel taberna parean polizia batek hil zuen buruan tiroa jota. Hil zuela diot, premeditazioz egin zuelako, kolpe eta ostiko mordoa eman ondoren. Garaiko lekukoak hala kontatu dute. 28 urte zituen anaiak. Iruñeko gure adopzio familiak deituta goizeko zazpietan jakin nuen anaia hil zutela. Beraiek arduratu ziren denaz, baita hil zuen polizia epaitegietara eramateko akusazioa prestatzeaz, baina epaiketa ez zen egin, amnistia legearekin aske utzi zutelako nire anaia hil zuen polizia. Iruñeko hilerrian lurperatu zuten Luis. Halere, lagun ugari bildu ziren bertara. Grisak sartu ziren hilerrira, eta hiletan zein irteeran begirunerik gabe kargatu zuten bildutakoen kontra, egiten zuten eta egiten duten moduan. Hainbat zauritu larri eragin zituzten. Hainbat manifestazio egin zituzten hurrengo egunetan. CCOO sindikatuko afiliatua zen Luis eta manifestazioa deitu zuten Donostian, jendetsua, gertatutakoa salatzeko. Orduan Errenterian, Beraunen bizi nintzen. Meza egin zuten eta manifestazioa. Positiboa zen Luis, inoiz ez zuen ikusten botila erdi betea, beti betea ikusten zuen, nire antzera. Beretik asko dut, edo nigatik asko zuen berak, baikor, alai eta optimist zen. Energiaz betea. Gregorio Maritxalar Aiestaran (Antxon, ilobaren kontaketa).
Antxon, Gregorio Maritxalar Aiestaranen iloba.

Antxon, Gregorio Maritxalar Aiestaranen iloba.

Gregorio Maritxalar Aiestaran, Borda baserrian sortu zen. Zazpi seme alaben bosgarrena zen. Gregorio lanbidez industriala, aukera izan zuenean kamioi berdea erosi eta inguruko basoetako egurra zerrategira eramaten aritu zen. Baserria utzitakoan, Errenteriara bizitzera etorri zen, Goiko kalera. Ama zenarekin eta anai gazteenarekin bizi zen. Ondoren, etxea salduta, Bidasoa kalera bizitzera joan zen eta han bizi izan zen bere emaztea Joxepa Susperregi eta Gregorio seme bakarrarekin. Garraio lanarekin jarraitu bazuen ere, Joxepa emaztearekin Bazen Garaia taberna zabaldu zuen Biteri kalean. Garai hartan Errenteria herri bizia zen, lantegi handiak, inguruetako pertsona askori lan ematen zieten. Egunero herriko erlojua bailitzan, lantegiko tutuek  12:00etan eta  18:00etan jotzen zuten. Denok etxetik entzuten genituen. Orduan kaleak jendez betetzen ziren, baita Gregorioren taberna ere. Txikiteoan aritzen ziren kuadrillak. 1977ko maiatzaren 13a larunbata zen. Aurreko eguneko mugimenduen ondoren, kalean lasaitasuna zen nagusi. Garai hartan, Gregorio Bidasoa kalean bizi zen, eguna Joxepa emaztearekin erresidentzian igaro ondoren, eta bertan utzita, Gregorio eta semea etxean ziren. 22:30ak inguruan balkoian kea sumatu zutenean, hura nondik zetorren ikusteko balkoira atera zen Gregorio, eta ke poteak eragin zuela zirudien. Ezustean, Gregoriok zerbait sentitu, eta aita semeak etxera sartu ziren, bertan bala batek Gregorioren bularra zeharkatu zuela jabetu ziren. Erresidentziara azkar eraman bazuen ere, hamar egun ondoren, hil zen, izeba alarguna eta 33 urteko semea utzita. Familian ez dugu asko hitz egin honetaz. 40 urte bueltan, ilobak besterik ez gara gelditzen osabaren bizitzaren oroimena gurera ekartzeko. Kanpotik begiratuta gizon serioa zen Gregorio, baina aldi berean, hitz egiteko irekia, bazekien moldatzen. Haren bizitza ekarri dugu gogora, modu laburrean, baina lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiot Errenteriako alderdi politiko guztiei alkatea buru dela, gaurkoan antolatutako ekitaldi honengatik. Aurrera egiteko atzera begiratu behar baita. Julio Markes Sein, Txema Tolosa Mugika (zendu da) , Alberto Bidaurre Orruño, Ildefonso Salazar Uriarte (zendu da), Kepa Olaiz Odriozola eta Juan Karlos Bayon Fernandez. (Amnistiaren Aldeko Astean zaurituen izenean Kepa Olaiz eta Juan Karlos Bayon Polik egin dute kontaketa).
Kepa Olaiz eta Juan Karlos Bayon.

Kepa Olaiz eta Juan Karlos Bayon.

Gertatutakoak mobilizazio handia eragin zuen Amnistiaren Aldeko Astearen osteko asteetan. Gutako inor ez zen ausartu beldurragatik, gertatutako salatzen. Urteetan gure ingurune hurbilean gelditu dira gertakari haiek. Gaur publikoki kontatzeko aukera dugu. Maiatzaren 12an batzarraren ostean manifestazioa egitea erabaki zen, Lezora joango ginen. Juliok 21 urte zituen orduan eta aurrezki kutxa parean zegoen, abiadura handian zetozen Guardia Zibilaren hiru jeep azaldu zirenean, gomazko pilotak botatzen. Eskerrak manifestazio burua ireki zen, okerragoa izango zen bestela. Kuartelillora jo zuen manifestazioak orduan. Han zegoen Julio lehengusuarekin, eta denbora bat pasata joateko buelta eman zuenean tiroa jaso zuen eskuin hankan. Odol ugari galtzen ari zen eta baten batek tornikete bat egin zion norbaitek bota zuen izara batekin. Ospitalera litro eta erdi odolarekin heldu zen. Barrikadak zeuden kaleetan eta anbulantziak heltzea kosta egin zen. Ebakuntzan arazoak izan zituen, eta azkenean hanka libratu bazuen ere sortutako hezur infekzio batek  arriskuan jarri zuen. Ebakuntzaren ostean hamar egun eman zituen UCIn eta urtebete ospitalean. Dun dun bala batekin egindako tiroa zirudien, eta haren ondorioak gaur egun ere sumatzen zaizkio, ez hankan bakarrik, baita gorputzean sartuta gelditu zitzaion beldurrean ere. Ez da gai izan manifestazioetara joateko, ez bada lagunduta. Egun berean, Txemak 17 urte zituela, aitarekin batera igeltsero lanetan ari zen atari batean. Lanean zirela, El Rizos deitzen zuten guardia zibila hurbildu eta esan zion, ‘te estaras preparando para lo de la tarde’.  Kuartelillora joatea erabaki zenean, bera ere han zen. Ayerbeko izkinan zegoela, loteria zegoen toki hartan, orkatilan tiroa jaso zuen. Ez zen hasieran zauritua zegoenik jabetu eta udaletxerantz abiatu zen, baina Paris Gozotegia zenaren parera heldu zenean odoletan zegoela jabetu eta konortea galdu zuen. Etxean 15:30ak aldera jakin zuten ospitalera eraman zutela eta bertan denbora bat pasa zuen. Bere bizitzan zehar, komisariatik behin baino gehiagotan pasa bazen ere ez zen inoiz kartzelan izan, eta bi alditan GALen siglak gorputzean grabatu zizkioten. Txema 2005eko abuztuaren 12an hil zen. Alberto ere kuartelillotik hurbil zegoen maiatzaren 12 hartan. 16 urte zituen. Topoko trenbidetik tiroka ari zirela jabetuta, babestu egin ziren auto baten atzean. Ez du gogoratzen nola izan zen, izterrean inpaktua sentitu zuela baino. Zortzi metraila zati ditu gutxienez gorputzean sartuta, eta egun, bertan jarraitzen dute. Etxean sartu zuen norbaitek eta benda jarri eta herritar batek eraman zuen azkar ospitalera. 17 egun eman zituen bertan. Inoiz ez du jakin nork eraman zuen ospitalera, ezta etxeko atea zabaldu ziotenak zeintzuk izan ziren. Egun haietan, ez zen arraroa, ez zen atari itxirik herrian. Ildefonso edo herrian denek Melli bezala ezagutzen zutena, 34 urte zituen eta kuartelillo inguruan zegoen. Han zela gomazko pilota batek bortizki bizkarrean kolpatu eta haren eraginez konortea galduta lurrean botata gelditu zen. Ospitalera eraman eta bertan zegoela polizia zaurituengatik galdezka ari zela jakinda, lagunek mediku mantala jantzita ospitaletik atera zuten. Bere bizitzan zehar, bost aldiz atxilotu zuten gutxienez, eta komisarian 2 eta 10 egun artean igaro arren ez zuten espetxeratu inoiz. Atxiloketa horietako baten ondoren, komisarian jasandako torturak salatu zituen, baita arduradunetako bat zigortzea lortu ere, baina handik urte gutxira zigortutako polizia kondekoratu zuten. Urteetan mehatxuak jaso zituen etxean. Berari zuzenduta GALek bidalitako bonba gutun batek Jose Antonio Cardosa postaria hil zuen, gutuna, bere postontzian sartzen saiatzen ari zenean. Melli 2015eko abenduaren 30ean zendu zen. Maiatzaren 16an Beraungo plazan hiru egun lehenago Iruñean erail zuten Jose Luis Canoren omenez meza antolatu zen. Nik, Kepa, 23 urte nituen eta mezan izan nintzen beste herritar askorekin batera. Mezaren ondoren erdigunera manifestazioan jaisten ari nintzela, polizia nazionalarekin egin nuen topo aurrez aurre. ‘Daros la vuelta o cargamos ‘ esan ziguten, atzera egitea erabaki nuen, bildutako beste guztiek bezala, baina poliziak kargatzeari ekin zion. Alabergako bidean gora nindoala gomazko pilota batek eskumuturrean jo zidan. Bertan pisu batean hartu nuen babes. Herritar batek autoan hartu eta ospitalera eraman ninduen. Gaur egun, oraindik, duela 40 urte jarri zidaten plaka dut eskumuturrean. Nik, Carlos Bayon, 18 urte nituen Pato Rojo tabernatik lekuko izan nintzenean Alberto jo zuten metrailadorea tiroez. Lau egun beranduago Beraunen nengoen amarekin batera Canoren aldeko elizkizunetan. Manifestaziora joan nintzen, ondoren, beste 2.000 pertsonekin batera. Alaberga eta Biteri kaleen arteko bidegurutzean hamarnaka polizia nazional zeuden. Manifestazio burua pasatzen utzi zuten, eta tiroka eta kolpeka hasi ziren. Gris batek, ke potoa jaurti zidan 10 metro baino gutxiagotik, aurpegira. Begi artean eman zidan eta sudurreko hezurrak apurtu zizkidan. Urgentziazko ebakuntza egin zidaten eta urtebetera, kirurgia estetikoa egin zidaten. Urteetara tumore gaiztoa azaldu zitzaidan begi atzean. Ke potoaren inpaktuarekin sartutako produktu kimikoek eragindakoa dela sinistuta nago. 2009an Estrasburgok Espainiako Gobernua zigortu zuen Mikel Iribarrenen kasuarekin.  Rubalkabak barne ministroa izanik telebistan adierazi zuen 1982tik ez zirela ke potoetan produktu kartzinogenorik erabiltzen.  
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
Amnistiaren aldeko Astearen biktimei aitortza
         
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.