Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

«Niretzako abentura da idaztea eta bide berriak urratzea»

Idazle oiartzuarrak haur eta gaztetxoei begira bost liburu berri aurkeztu ditu Durangoko Azokan. Kontatuko duena baino, kontatzeko moduak erakartzen duela aitortu du, «bide berriak urratzea».

Ikerne Zarate
Oiartzun
2017/12/15
Antton Kazabonek bost liburu aurkeztu ditu aurten Durangoko azokan.

Antton Kazabonek bost liburu aurkeztu ditu aurten Durangoko azokan.

Antton Kazabon idazle oiartzuarrak haur eta gaztetxoei begira bost liburu berri aurkeztu ditu Durangoko Azokan. Kontatuko duena baino, kontatzeko moduak erakartzen duela aitortu du, «bide berriak urratzea». Bost libururekin izan zara Durangoko Azokan. Nolakoa izan da esperientzia? Liburu bakoitzak bere esperientzia dauka. Udazkeneko jolasak  hiru liburuz osatutako trilogia da, eta Denon Artean argitaletxeak Piku azpian argitaratu zidan, aurten beste biak atera ditu, Intxaur azpian eta Gaztaina azpian.Ni asko aspertzen naiz idazten baldin badut ohiko erregistroan, Behin batean bazen… esperimentatzen saiatzen naiz, eta esperimentatzen dudan neurrian, dibertitu egiten naiz. Ni aspertzen banaiz, pentsatzen dut irakurlea ere aspertu egingo dela. Bi liburu horiek errelatuak dira, baina errimatuz egin nituen. Boz goran irakurtzen dira bi liburuak. Hala nahi nuen eskoletan, etxean ahozkotasuna lantzeko, hain da eskasa haur eta gaztetxoen artean ahozko komunikazioa, informala, euskaraz. Denon Artean argitaletxeak aukera eman zidan luxuzko edizioa egiteko, eta eskertzekoa da argitaletxe batek, papera hain zaila denean saltzeko, paperaren aldeko apustua egitea, eta hiru liburu labur hauek formatu horretan ateratzea. Elkarrekin Errekak oiloari liburua argitaratu dut. Horrekin ere zerbait berria egin nuen. Ez da narrazioa, ezta poesia ere, fabula itxura du kanpotik. Irakaslea eta gurasoa izanik eskolara begira izaten naiz beti, eta ohartu naiz zein zaila zaigun ikasle bat irakurtzen jartzea. Antzerkirako erabil daiteke honako liburua. Beste bi liburu argitaratu dituzu aurten Ibaizabal argitaletxearekin. Hala da, bai, Haizeak hitz, hitzak haize eta Gixela nire laguna da. Lehenengoa errelatua da, kontaketa, munduaren sorreraz. Haizea da protagonista nagusia. Istorio sinplea da, poesia itxura du, baina ez da. Boz goran irakurtzekoa da hori ere. Inklusioaren gaia interesatzen zait, bestalde, eta Gixela nire laguna da liburuan hori landu dut. Eskolaz eskola ibiltzen naiz asko literatur bisitak egiten, eta ikastetxe batzuk aulki gurpildunentzat arrapala ere ez dutela ikusten duzu, edo edozein elbarritasun dutenentzat ez daudela egokituta. Gizartean lan handia dugu, gure begientzat ezberdin diren horiek berdinak izan daitezen. Eta nor da Gixela, zer kontatzen du berak? Itsua den neska baten istorioa kontatzen dut, ‘itsu’ hitza erabili gabe. Usaimen izugarria duen neska da Gixela, jangelan beti zer dagoen bazkaltzeko dakiena,  dena ukituz laztantzen duena, entzumen izugarria duena… Halere, ni saiatzen naiz liburuak idazterakoan ez dezaten izan funtzio didaktikoa, edo moralkeria, batzuetan funtzio hori  bete badezakete ere. Bertsogintza, poesia, narrazioa… Haur eta gazteen literatura landu duzu batez ere. Zergatik haur eta gazteei begirako literatura? Sorreran horrela izan zen, besterik gabe, eta horretan jarraitu dut. Oroitzen dut 1987an argitaratu nuela lehen liburua. Aurretik Elkarrek deituta ikas liburuak sortzen aritu ginen hainbat irakasle. Nire abiapuntua ikastola izan zen, ikasleak jolasgaraian ikusten nituen zein interes, zein saltsa, zein jolas egiten zituzten. Izan banu beste lanbide bat, ziurrenik helduen gauzak aterako ziren nire burutik. Goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpietara haurrekin aritu naizenez ikastolan, inspirazioa hortik hartu dut. Hor sentitu naiz gustura. Gainera, duela 20 urtetik ikastetxeetara irakurzaletasuna sustatzeko bisitak hasi ziren antolatzen, eta hor nabil ikastetxez ikastetxe, zein gustatzen zaien eta zein ez, eta apunteak hartzen zoaz. Liburu batzuk ez dute funtzionatzen, zergatik hausnartzen duzu… Mundu horretan zaude. Ni ez naiz propio haurrentzat idazten aritzen, hori ateratzen zait. Bertsolaritzaz aritu naiz ostean, Auspoa bildumako liburuak hartu eta haurrentzat egiten, Txirrita sailaren barruan. Hura ez zen literatura, egokitzapena baizik. Haur literaturan are gusturago sentitzen naiz, bestela nola aurkeztuko ditu bada idazle batek bost liburu? Gazte literaturak eskatzen du beste zerbait, bi folio ezin dituzu aurkeztu, gutxienez 70 behar dituzu. Ezberdina da, atseginagoa da literaturaren munduan 70 foliorekin bost liburu aurkeztea eta ez bat. Gazteen kasuan eleberriak dira, pertsonaiak garatu behar dira, baditut gazteentzat liburuak, eta beste diziplina eskatzen du horrek. Zein izan da zure garapena 1987an lehen liburua argitaratu zenuenetik? Hasiera hartan, ezer ez zegoenez, denak balio zuen. Nik gogoratzen dut ikasturtea hasita Elkarrera joaten nintzela 14 urteko ikasleentzat liburu bila, eta ez zegoen haurren sailik. Orduan Elkar hasi zen Sor eta Itzul sailekin lanean, itzulpenak eta bertan sortutako liburuak lortzeko. Publikatzea erraza zen, nik idazten nuen guztia publikatzen zidaten, eta badakit, tartean, zaborra ere bazegoela. Ez zegoen egungo filtrorik. Gaur egun bi filtro daude, komertziala, salduko den edo ez; eta literarioa, mailarik duen edo ez begiratzen duena. Hirugarren bat ere esango nuke: bat datorren argitaletxeak dituen atalekin edo ez. Euskarazko ezer ez izatetik, asko izatera pasatu gara. Orain argitaletxeak, adibidez, adinka eta gaika ditu sailkatuta liburuak, eta azken hamar urtean ikasle batentzat 200 liburu daude euskaraz idatziak. Garapena hori izan da.
«Haurrarentzat liburuak izan behar du lehenengo jostailua» «Liburu denek dute beren funtzioa, bai astunek, bai luzeek, bai errazek…» «Duela hogei urte ikus zitekeen neska-mutil koskorren bat liburu batekin kalean»
Garai batean errazagoa zen publikatzea deus ez zegoelako, gaur egun joan da aldatzen. Garai batean argitaletxeek lanak eskatzen zizkiguten, orain zuk joan behar duzu ate joka eta idazterakoan izan behar duzu maila bat, pentsatu behar duzu zein adinerako izan daitekeen, eta zein bilduman txerta daitekeen. Uste dut behar zela aldaketa hori. Asko publikatzen da. Aurrekoan kritiko batek errieta egin zidan. Esan zidan ezin zuela ona izan urte berean bost liburu publikatzea. Egun, filtro gogorrak daude, dena begiratzen dute izugarri, eta erantzuteko bi hilabete ematen dituzte. Haur literaturan gero eta publikazio gehiago daude. Beste joera bat da literatura baino, liburu politak argitaratzearena, marrazkiz jositako albumak hitz oso gutxirekin. Irudiak garrantzi handiagoa dauka. Hori ere ongi dago. Haurrarentzat liburuak izan behar du lehenengo jostailua. Nola lortzen da hori, liburua lehen jostailu bihurtzearena? Liburu politak eginda, ilustrazio askokoak, erakargarriak. Lau esaldi eta marrazki ugari. Hori 3 urteko haurrarentzat da. Zure lehenengo jostailua liburua izan al zen? Ez, nire lehenengo jostailua larruzko pilota izan zen. Nik pilotaria izan nahi nuen, bazen etxean Xabiertxo izeneko liburua, baina pilotak irabazi zion hari partida. Liburuak jostailua izan behar du. Nik lortzen badut haurrarentzat liburua jostailua izatea, politena eta maitatuena, horrek liburuaren soka ekarriko du, eta aurrera egin ahala jarraituko du irakurtzen. Liburu denek dute beren funtzioa, bai astunek, bai luzeek, bai errazek… Gela berean, herri berean, eskola berean, oso irakurle maila ezberdinak baitaude. Nire liburuak errazak dira irakurtzeko eta ulertzeko. Liburu guztiek dute beren funtzioa, luzeek, astunek, arinek, politek, ilustratuek eta gabeek, denek badute zirrikitu bat literaturan, irakurzaletasunaren zelai zabal horretan.

Bide berriak urratzea gustuko duela dio Kazabonek.

Durangon zein harrera izan dute zure liburuek? Ibaizabal argitaletxearen postuan izan nintzen gehien, eta ordubetean, 12 liburu sinatuko nituen, eta ez denak aurten ateratakoak. Nik asko samar publikatzen dut eta… Hori txarra da, asko samar publikatzea, alegia? Ez, ez dut uste txarra denik. Ni harro sentitzen naiz idatzitakoa publikatzen badidate. Sekulako  zortea dut. Hainbat idazle autoedizioarekin hasi dira, hemen atea jo, han jo, eta ez dietelako zabaltzen. Ni oraindik ez naiz iritsi fase horretara. Ez dut, gainera, arazorik ikusten, niretzako lan bat baliagarria bada eta ez badut lortzen argitaratzea, ez dut arazorik 200 ale atera eta banatzeko, oparitzeko. Zein da literaturaren egoera? Nik uste dut, baliabide aldetik  eta eskaintza aldetik ezin dela konparatu duela 30 urterekin,  egun dagoen sarea izugarria da, erruz dago. Horrez gain, idazleak ikastetxeetan daude, hori izugarria da. Nik mutikotan ezin nuen imajinatu ere, nik irakurritako liburuaren idazlea biharamunean izango zela gelan guk egindako galderak erantzuten, eta gaur egun hala da. Sekulako bisita pila egiten da. Liburua, idazlea ezagutzeko aukera, liburua sinatzekoa, izugarria da. Bestalde, teknologia berrien eskaintza izugarria da. Duela hogei urte ikus zitekeen neska-mutil kozkorren bat liburu batekin kalean; egun, denak telefonoari so ari dira. Liburua gauza aktiboa da; telebistak eta telefonoak  ez dizute lanik eskatzen. Liburua ez da mugitzen, esfortzua eskatzen dizu. Papera duela 10 urte desagertuko zela pentsatzen genuen, eta aurten Durangon 200 liburu berri aurkeztu dituzte, 400 berritasun. Bada zerbait. Horietatik bost zureak. Bai, hala da [barre egin du]. Liburuetan aukera handiagoa da, baina kanpo tentazioak ere inoiz baino gehiago daude. Guk, edo liburu zahar bat genuen, edo  frontoira joaten ginen pilotan jokatzera. Egun liburuak oso konpetentzia zaila du, baina nik uste dut, hala ere, mantentzen ari dela. Duela hogei urte etapa gogorra izan zen, irakasleak gogor jartzen ginen eta ikasleei esaten genien ‘hau irakurri behar da aprobatzeko’, eta gainera irakurketa fitxa eginarazten genien. Horrekin erakartzen ditugu? Batzuk bai. Bide zaila dugu, baina nik uste dut horra jo gabe ere badaudela erakartzeko moduak. Juan Mari Lekuonak esaten zuena dut gogoan: ‘Bizitza honetako gorabeherak behar ditut onartu, eta datorrena behar dut hartu. Berez doana, zertan behartu’. Irakurzaletasuna duena zertarako behartu, eta ez duena ere zertarako. Indarka egiten diren gauzak gaizki ateratzen dira. Etorria ikusita beste zerbait izango duzu esku artean aurrera begira, ezta? Zubia argitaletxeak 1998an argitaratu zidan Eguzkilore liburua aterako du berriro, azala aldatuta, eta letren tamaina handituta, otsailean. Bide batez, Lehen Hezkuntzarako zer edo zer idatziko nuen galdetu zidaten. Idatzi dut, eta gustatu zaie. Aitziber Alonsok egin ditu marrazkiak, Martintxo bigarrena du izenburua, eta bi hilabete barru argitaratuko dute. Zerbait aurreratzerik bai? Nor da Martintxo? Esan dudan bezala bide berriak urratzea gustatzen zait, ez zait gustatzen polemika sortzea, baina bai zer esana ematea. Pertsonaia Lasturren kokatu dut, Deba inguruan. Errekortari baten istorioa da, zezenaren jolas hori, arrisku hori erakusten du. Banekien, aspaldi irakurrita, bazela Oiartzunen torero oso ikusgarria. Mahai gainean jarrita edo aulkian eserita, lotuta, hartzen omen zituen zezenak plazan Martintxok. Francisco de Goya margolariaren koadroren batean azaltzen omen da Martintxo. Bullyingaren gaia lantzen dut, halaber, liburu horretan. Burla egiten zioten Martintxori mutikotan, bere amarekin ibiltzen zelako, aitonarekin, eskasa zen, flakoa. Bestalde, Denon Artean argitaletxetik eskatu didate barrezkoa idazteko. Hilaren 19an argitaletxera noa Emiliren desabenturak-en maketazioa egitera.  Gafea da Emili, eta liburua, 8 eta 10 urte arteko haurrei begirakoa da. Horrekin batera, idazten hasiak, eta amaitutako beste bi edo hiru liburu baditut dantzan. Heldu den urtea ez da zuriz pasako, bi baditut hor, momentuz. Idaztean zer duzu gustukoen, zer sentiarazten dizu zuri idazteak? Niretzako politena da dibertitzea. Nik ongi pasatu nahi dut, eta idazten hasi aurretik zer kontatuko dudan baino, gehiago dut buruan nola kontatuko dudan, diferente. Maila horretan beti kritika onak jaso dituzte nire liburuek, bide berrien jorratzaile naizela diote. Abentura suposatzen du idazteak, nik ere ez jakitea nola bukatuko dudan istorio hori, eta nik ere ongi pasatzea. Hasi orduko zuk kokatzen duzu poesia  izango den, edo DBHko gazteei begirako eleberria. Zein istorio berri baino gehiago, nola kontatuko dudan horrek erakartzen nau, bide ezberdinak jorratzea, alegia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.