Donostiako Orfeoi Txiki eta Gazteko kideek ahotsa jarriko dute EMKEren Musika Bandak larunbatean eskainiko duen kontzertu berezian.
Aierdi, Urzelai eta Lopez Etxezarreta.
Eguberri kontzertua emango du EMKEren Musika Bandak larunbatean. Ez da bakarrik helduko Fatima Andra Mariaren elizako agertokira, Donostiako Orfeoi Txiki eta Gazteko kideek ahotsa jarriko dute kontzertu berezian. Larunbatean Errenterian emango dutena, Donostiako Gabon kultur agendak eskaintzen duen kontzerturik esanguratsuenaren atarikoa izango da: Kursaal Auditoriumean aipatu abesbatzek eta musika bandak eskainiko duten UNICEF Gabon kontzertuaren aurre estreinaldia, hain zuzen ere.
Alain Aierdi Gurpegi musika bandaren zuzendaria, eta Esteban Urzelai, Montse Latorreeta Leticia Vergara Orfeoi Gaztea eta Txikiko zuzendariek gidatuta larunbateko kontzertuan Ton Van Grevenbroek konpositorearen
Music lana, Xabier Zabalaren
Irribanda, Iñaki Urkizuren
Jaialdia, edota Fernando Velazquezen
Villancicos populares bildumekin gozatzeko aukera izango dute biltzen direnek kontzertura.
Orfeoi Gazte eta Txikiko 100dik gora kidek hartuko dute parte kontzertuan eta familia guztiarentzat sortutako ikuskizuna bada ere, batez ere gazte eta haurrek gozatuko dutela esan zuen Aierdik aurkezpen ekitaldian. Aierdik, Xabier Zabala, Fernando Velazquezi eta Angel Brizi eskerrak eman zizkien beren abestiak erabiltzeko aukera eskaintzeagatik, Brizek,
Por esto cantamos juntos piezaren moldaketa utzi die kontzerturako.
Garazi Lopez Etxezarreta zinegotziak Errenteriako “banda historikoa” dela nabarmendu zuen, “gure egunerokoaren beharrei erantzuteko programazioa egitearekin batera maila goreneko kontzertuak eskaintzen dizkigu, elkarlan bereziak, eta honakoa horren adibide da”.
Txartelak gaurtik eros daitezke Niessen Kulturguneko leihatilan 5 euroan.