Egungo zuzendaritza osoak gidaritza bertan behera uztea eskatu du plataformak, "kirol elkartearen egoera larriaren aurrean, ezinbestekoa delako kudeaketa eredua aldatzea".
Touring Berria plataformak zentsura mozioa aurkeztu du Touringen egoera larriarekin kezkatuta.
Zentsura mozioa aurkeztu du
Touring Berria plataformak. Touring Kirol Elkartearen egoera larria ikusirik, Touring Berria plataformak egungo zuzendaritza batzordearen dimisioa eskatu zuen joan den hilabetearen 15ean plataforma aurkezteko egin zuen agerraldian.
Zuzendaritzak ez du ordea dimisiorik aurkeztu, horretarako asmorik ez duela, gainera, jakinarazi zuen pasa den hilaren 21ean, eta horrenbestez zentsura mozioa aurkeztu zuen plataformak joan den asteazkenean.
Egungo zuzendaritza osoak gidaritza bertan behera uztea eskatu du plataformak, “kirol elkartearen egoera larriaren aurrean, ezinbestekoa delako kudeaketa eredua aldatzea”.
Mozio zentsura hilaren 19an, ostegunarekin, aztertuko dute ezohiko batzarrean Reyna aretoan 19:30etan. Aurrera egiteko, bertaratzen diren bazkideen bi herenen babesa jaso beharko du Touring Berria plataformak. Zentsura mozioak aurrera egitekotan, zuzendaritza batzorde berria osatuko duten kideen izenak ere jakinarazi ditu plataformak: Asier Yerobi Zapirain proposatu dute lehendakari; Iñaki Oyarbide Arizmendi lehendakari ordea; Joseba Etxeberria Gerendiain, diruzaina; eta Juan Carlos Arbelaitz Villaquiran, Andoni Ayestaran Razquin, Juan Manuel Alvarez Martin, Francisco Javier Guemes Hilera, eta Santi Viejo Fernandez, bokalak.
Hamabost egun barru jakingo da, beraz, Touring Kirol Elkartearen egungo zuzendaritzak jarraituko duen une honetan gainbeheran dagoen kluba gidatzen, edota Touring Berria Plataformak hartuko duen lekukoa.