Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Handball erakustaldia, Aitzol eta Mikel etxera ekartzeko

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten bi preso oreretarrak etxera ekartzea eskatzeko zita berria egin du Orain Presoak Dinamikak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/09/07

Orain Presoak dinamikaren barruan antolatutako bizikleta martxa Errenteria-Oreretara heldu zeneko irudia.

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten bi preso oreretarrak etxera ekartzea eskatzeko zita berria egin du Orain Presoak Dinamikak. Datorren igandean, hilak 16, egingo dute eta kirolaren bidez zabalduko dute aldarria lau haizetara. Zehazki, handball erakustaldia antolatu dute  10:00etatik aurrera. Egun berean argazki erraldoira deitu dituzte herritarrak Gogorza eta Arrieta etxeratzea eskatzeko, 13:00etan izango da azken hori, eta aurretik photocalla ere jarriko du dinamikak nahi duen orok atxikimendua eman dezan. Nahasmen obsesibo konpultsiboa eragiten dion buruko gaitza du Gogorzak, autolisi arrisku handiarekin. Azken urteetan hainbat aldiz ospitaleratu behar izan dute Basurtoko erietxean bere egoeraren ondorioz. Egun Basauriko espetxean dago. Arrietari, joan den urteko urtarrilean diagnostikatu zioten espondilartropatia kroniko seronegatiboa Algecirasko Campo Gibraltar ospitaleko sendagileek. Endekapenezko gaixotasun larri eta sendaezina da. Botafuego (Algeciras, Espainia) espetxean aurkitzen da, Euskal Herritik 1.100 kilometrora. Hamaika izan dira bi errepresaliatu oreretarrak etxeratzearen alde egin duten elkarte, eragile eta norbanakoak, eta beste hainbeste bizi duten egoera salatu eta etxean izan behar dutela esateko antolatu diren iniziatibak. Joan den uztailean, Orain Presoak dinamikak bizikleta gainera igo zuen euskal presoen aldeko aldarria, tartean, larri gaixo dauden presoen egoerari irtenbidea ematea eskatzeko. Lau ditu eskaerarik behinenak Orain Presoak dinamikak: Euskal presoen urruntzearekin amaitzea, astebururo ehunka senide beste hainbeste kilometro egitera behartzen dituelako, sufrimendua eraginez; Larri gaixo dauden presoak etxeratzea, “behar bezala arta ditzaten eskubidea dutelako”;  Frantzia eta Espainiako estatuetako zigorren batuketa egitea Europako Legediak dioen moduan; eta lehen graduen aldaketa, “euskal presoek lehen graduan betetzen dutelako zigorraren %100, eta hori legearen kontrakoa delako”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.