Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bakardadea printzatzeko elkartasun bila

Nagusilan Elkarteak egiten duen lana zabaldu eta boluntarioak biltzeko kanpaina abiatu du gaur.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/10/01

Angel Lopez, maite Jauregi, Juan Carlos Merino eta Manoli Muriel Nagusilaneko boluntarioak.

Adineko pertsonen bakardadea arintzea dute helburu. Ez omen dira adinekoak beti bakarrik sentitzen, baina nahikoa orokorra omen da egoera. Horri erantzun nahi diote, duten denboraren zati txiki bat eskainita, entzun, lagundu, edo hitz egiteko beharra duten horiei.  Boluntarioak dira, Nagusilan Elkartearen barruan aritzen dira laguntzen Errenteria- Oreretako Jesusen Bihotzaren zaharren egoitzan, SanMarkosene egoitzan eta Garagune eguneko zentroan. Beren lanaren berri emateko kanpaina abiatu dute gaur bertan eta hura aurkezteko agerraldia egin dute, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, eta bide batez, boluntarioak bildu nahi dituztela esan dute beharra duten adineko pertsonekin astean bi ordu emateko, “azken batean, bilatu ez duten bakardadea sentitzen duten pertsonekin zure denbora tarte txiki bat konpartitzea da”, azaldu du Maite Jauregi Atondo Nagusilaneko Errenteriako koordinatzaileak. Adinekoei akonpainamendua egin, lagundu, parte hartzera bultzatu eta animatzea dira Nagusilanen oinarriak. Adinekoak ahalduntzearen alde lan egiten dute, eta subjektu aktibo gisa duten garrantzi soziala aldarrikatzen dute, “zahartze aktibo solidarioan sinisten dugu”. Boluntarioen ekarpena erraza dela gaineratu du Jauregik, “irrifarre batzuk eskaintzea,  ondoan izatea, entzutea, beraien interes eta kezkekin elkarri eragitea eta gizartearekin harremanetan, konektatuta mantentzea da egiten duguna, ezintasun eta traba sentsazioetatik urrunduta”. Nagusilaneko boluntarioen lana ez datorrela adinekoak artatzen dituzten pertsonak ordezkatzera nabarmendu du Juan Carlos Merino, Nagusilaneko kide eta boluntarioak: “Guk astean ordu eta erdiz edo bi orduz beharra duten pertsonekin izaten gara gustuko duten hori egiten, edo interesatzen zaien horretaz hitz egiten, futbolaz dela, kartetan jolasten, edota Donostiako San Telmo Museora laguntzen, adibidez. Gure bokazioa   inondik inora profesionalek egiten duten lan zoragarria ordezkatzea, ezta erakunde eta instituzioek adinekoekin dituzten erantzukizunak kentzea”. Une honetan 47 lagun ari dira boluntario lanak egiten Nagusilanen Errenterian, ez dira ordea nahikoak dagoen eskaerari erantzuteko, eta gehiago nahi dituzte. Errenteria-Oreretan dauden adinekoen bi egoitza eta eguneko zentroaren artean, 300 adineko pertsona daude. Boluntario izateko behar den bakarra, gogoa eta denbora apur bat dela esan dute, bi ordu astean. Hortik aurrerako guztia ongi etorria dela esan dute, baina gutxienekoa da hori, bi orduko dedikazioa eskaintzea astean egoitzetan dauden eta bakarrik sentitzen diren pertsona horiei. Hogei urte daramatza horretan Jauregik eta izugarria dela boluntarioek jasotzen dutena nabarmendu du: “Antzerki taldea dugu, abesbatza, gai ezberdinen gaineko proiekzioak egiten dituzten lagunak boluntarioen artean, eta izugarria da nola hartzen gaituzten adineko pertsonek, izugarria zein pozik jasotzen gaituzten. Hori jada izugarria da”. Manoli Muriel ere boluntarioa da Nagusilanen. Bi urte daramatza. Familiarik ez zuen ezagun bati akonpainamendua egiten hasi zen, eta urteak eman zituen horretan, “hil zenean eta nik erretiroa hartu nuenean semeari esan nion nahi nuela zerbait egin. Nagusilanen berri izan zuen eta aipatu zidan. Horrela erabaki nuen hastea boluntario lanetan, eta egia esan oso pozik nago ikusita ekarpena egitea diedala besteei. Guk ematen diegu, baina zalantzarik ez dut, asko jasotzen dugula beraiengandik ere”. Merinok hiru urte daramatza Nagusilanen, “erretiroa hartu nuenean zerbait egin nahi nuen, saltsan ibiltzea gustatzen zait eta elikagaien bankuan eta hemen hastea erabaki nuen. Oso gustura nago, eta niretzat, oso atsegina da. Nik ez dut uste ezer ematen diodanik, berak ekarpena egiten didan sentsazioa dut, eta zorteko sentitzen naiz. Gizartearekin harremana mantentzea ezinbestekoa da, oso garrantzitsua da. Pertsona hauek adinekoak dira, zaharrak dira, baina asko dute emateko, ekarpen handia egiteko”. Nagusilanek abenduaren 5a arte izango du zabalik egiten duen lana zabaltzeko kanpaina, baita boluntarioak lortzekoa ere. Interesdunek  943 52 46 90 edota 688 86 39 55 telefono zenbakietara dei dezakete boluntario gisa izena emateko, edo informazio gehiago eskatzeko. Nagusilanek, parez pare ditu zabalik ateak.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.