Ostiralean hasiko dira Pasaiako 37. Umorezko Antzerki Jardunaldiak eta hilabete osoa hartuko dute, urrian zehar astebururo izango baitira antzezlanak badiaren bueltan. Donibanen hasi, Antxon jarraitu, San Pedron segi eta Trintxerpen bukatzeko, eskaintza oparoa ondu dute Pasaiako Udalak eta herriko antzezle eta antzerkizaleek elkarlanean.
Gaur aurkeztu dute aurtengo egitaraua, Mater itsasontzian, eta han izan dira, udal ordezkariekin batera, herriko antzezle ezagunak, aurtengo jardunaldien antolatzaile eta protagonistak, guztiak Pasaiako Antzerkizaletasun Foroaren partaide, “aurkezpen ganberroan”. Herritarrak gonbidatu dituzte, sutsu, jardunaldietan parte hartzera (ikus bideoa).
Sakon eraberrituta heldu dira aurtengo jardunaldiak. Migel Galindok erretiroa hartu berri (antzerki tailerraren zuzendari eta jardunaldien sortzaile eta sustatzaile nagusia urtetan), eta hausnarketa prozesu baten ondorioz, jardunaldien formatua eraberritzeko apustua egin dute aurten antolatzaileek. Erronka: herritarrak antzerkira erakartzea eta ikusle huts izatetik jardunaldien protagonista bilakatzea. Eta horretarako, programazioan, askotariko osagaiak: antzerki talde amateurrak, herritarrek ondutako ikuskizunak, eta puntako antzerki konpainien emanaldiak, guztiak bat.
Herritarren partaidetzarekin bi ikuskizun taularatuko dira aurten: lehena larunbatean (hilak 6), Donibanen, Pasaia Talentizenburupean, eta bigarrena, Antxon, hilaren 13an, Kabaretantxo izenaz. Herriko askotariko ‘artistei’ zabalik, bietarako eman daiteke izena.
Horrez gain, aurten lehenbizikoz, klown ikastaroak izango dira larunbatero, goizetan, doan eta Joserra Fachadok gidatuta, eta berritasunekin bukatzeko aipatu, aurten, estreinakoz, aurrez eros daitezkeela antzezlanetarako sarrerak, Internetez.
Sarrerak erosi, antzezlanen sinopsiak kontsultatu eta egitarau zehatza eta ordutegiak kontsultatzeko, ondorengo esteka. Eta, ostiralean, GIPUZKOAKO HITZAren papereko edizioan, informazio zehatzagoa eta antolatzaileen adierazpenak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.