Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Irisgarriagoa da gaurtik Errenteria

Urdaburu kalea, Murumendi kalea eta Jaizkibel kalearekin lotzen dituen igogailua inauguratu du udalak gaur.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/11/06

Gaur inauguratu dute Urdaburu kalea eta Jaizkibel kalea lotu dituen igogailua. Mendoza azalpenak ematen.

Irisgarriagoa da Galtzaraborda auzoa gaurtik. Urdaburu kalea, Murumendi eta Jaizkibel kaleekin lotu dituen igogailua martxan da dagoeneko. Gaur inauguratu dute Julen Mendoza alkateak, Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak, eta bertaratu diren Galtzarabordako jubilatuen egoitzako eta auzo elkarteko hainbat ordezkarik, eta bizilagunek. Urdaburu kalea Beraungo anbulatorioarekin eta igerilekuekin lotuko du aurrerantzean igogailuak, eta Galtzarabordako bizilagunen joan etorriak eta egunerokoa zinez erraztuko du. Mendozaren hitzetan Galtzarabordako ardatza indartuko du igogailu berriak: “625.000 euroko inbertsioa egin da igogailua egi bihurtzeko, eta bost hilabete iraun dute exekuzio lanek. Interbentzioa oso garrantzitsua da anbulatorioa eta igerilekuen inguruan, eta gainera, aparkalekuak sortuko ditu”. Igogailu berriaren lanak egiteko udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duela zehaztu du alkateak. 2011 urtetik igogailuetan 6.000.000 euroko inbertsioa egin dela nabarmendu du Mendozak, eta erantsi du Galtzarabordako ardatza dela, Apeadero-Parke eta Parke-Urdaburu, gehien erabiltzen dena. Jubilatuen egoitzaren parean dago igogailu berria, eta horren ingurua interbentzioa egingo du udalak gunea berrurbanizatzeko, “Urdaburu kalean dagoen gunea aberastuko da, irisgarritasuna hobetuz, eta zazpi aparkaleku mantenduz”. Jaizkibel kalean, erdian oinezkoentzako pasabidea izango duen biribilgunea egingo du udalak orain, “aldatu egingo da gaur egun dagoen egitura, zuzenean beste aldera pasa ahal izateko”. Lan horiek 2019ko lehen hilabeteetan hasiko ditu udalak, 223.000 euro inbertituko du, eta hiru hilabete beharko dituzte amaitzeko. Horrekin batera, Beraunerako norabidean zein anbulatoriorako norabidean aparkaleku kopuru esanguratsua sortuko dute, autoak bertatik motelago joateko errepidea estutuko dutelako. Bizilagunek pozik hartu dute igogailua eta auzoaren izenean eskerrak eman dituzte: “Auzo honetan jende heldu asko dago eta geroz eta zailagoa zaigu batetik bestera joatea. Pozgarria da, denbora eman dugu eskatzen irisgarritasuna bermatuko zuen igogailua, eta azkenean hemen dugu”. Hurrengoa, Beraungoa Beraun auzoko igogailua da orain udalaren hurrengo erroka. 700.000 euroko inbertsioa egingo du udalak lanak egiteko eta 219an hasiko dira lanak. Mendozak azaldu duenez, proiektua egiten ari dira, lau hilabete beharko dira horretarako, eta ondoren lizitaziora aterako dute, “2019ko erdialdean lanak hasiko dira dena ondo bidean”. Herri konektatu eta irisgarriago bat sortzea zela Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren erronketako bat nabarmendu du Mendozak, “hortik abiatuta Mugikortasun Planari bultzada garrantzitsua eman zitzaion”. Horren harira, 2011tik aurrera sei igogailu eraiki dituzte: Apeadero kalea-Parke kalea (2011); Parke kalea-Urdaburu kalea (2012); Resurreccion Maria Azkue-Markola (2012); Basanoaga-Telefonika (2013); Alaberga (2017); Urdaburu kalea-Murumendi kalea-Jaizkibel kalea (2018). Auzoak elkarrengandik hurbilago izatea dela helburua esan du Mendozak, “baina batez ere pertsonen mugikortasuna hobetzea, beren desplazamenduak erraz eta modu erosoan egin ditzaten”.
Urdaburu kaleko igogailua inauguratu dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.