Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Itsas Gela, hamabost urte Pasaiako itsasertza zaintzen

Udazkenero aztertzen dute Jaizkibel eta Uliako kostaldea, Azterkosta programaren bitartez.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/11/06
Familiekin, eskoletako ikasleekin eta boluntarioekin. Itsas Gela elkarteak udazkenero parte hartzen du Azterkosta programan 2003. urtetik, Ulia eta Jaizkibeleko kostaldearen azterketa egiteko. Urtero Pasaiako kostaldeko sei puntutan aritzen dira laginak hartzen, ondoren bilakaera aztertzeko. Itsas Gelako arduradunek iragarri dutenez, aurtengo kanpaina martxan da, eta izen-emateko epea zabalik. Hurrengo irteera iganderako (hilak 11) programatu dute, eta Jaizkibelgo Erentzin kalara joango dira; beste bi irteera egingo dituzte gerora, hilaren 25ean Azabaratzara eta abenduak 8an Artzura. Interesdunek aurre eman behar dute izena, elkartera emailera idatzita edota 619814225 telefono zenbakira deituta. Eskolekin elkarlanean Herriko ikasleek urtero parte hartzen dute kanpainan, normalean irisgarritasun errazena duten kalak garbituz, eta bertan pilatutako hondakinak sailkatuz eta aztertuz. Pasa den asteetan, esaterako, Pasaia-Lezo Lizeoko 100 bat ikasle aritu dira Donibaneko Alabortzan lanean, Itsas Gelaren arabera, Azabaratzarekin batera kostaldeko puntu kutsakorrenean. Arduradunek jakinarazi dutenez, Alabortzan gehien bat higiene zaborrak aurkitzen dira, belarrietako kotoi-makiltxoak kasu, eta, gaur gaurkoz Donibanen oraindik ere saneamendu sarerik ez dagoela eta ur zikinak zuzenean badiara jaurtitzen direla salatu dute. Azabaratzan, aldiz, bestelako material kutsakorrak pilatzen direla jakinarazi dute Itsas Gelako arduradunek. Poliespan kortxo zuria eta plastikozko botilak eta poltsak topatu ohi dituzte Jaizkibel kanpoaldeko itsaslabarretan gehien bat. “Aztertutako gunea  topatzen duguna baino garbiagoa uzten saiatzen gara beti” adierazi du Itsas Gelako arduradun Izaskun Suberbiolak,  eta  lan nekeza izaten dela gaineratu du, “oinez nekez” iristen diren eremuetan hondakinak erruz pilatzen direla ohartarazita. Itsasoak eramaten ditu hondakinak aipatu inguruetara, eta horregatik, lehorretik ez ezik, itsasotik ere aritzen dira hondakinen arrantzan, horretarako Mater itsasontzia erabilita. Ingurunea zainduz gozatu Azterkostako irteerek “paisaiaz gozatzeko aukera bikaina” eskaintzen dutela gaineratu dute Itsas Gelakoek, ingurua garbitzeko ez ezik, ondare naturala ezagutzeko aukera eskaintzen dutelako. Itsaslabarretako formazio geologiko bitxiak, itsas fauna eta flora…, Natura 2000 Sarean txartatutako Kontserbazio Bereziko Eremuak gertutik ikusi eta gozatzeko aukera. Itsas Gelako arduradunek argi dute. Hamabost urte egin dituzte programan eta beste hainbeste egin beharko dituztela argi dute, “gizakiok ingurunean dugun eragina ezagutu eta itsas ekosistemak gizarteari hurbiltzeko”. Izan ere, argi du Suberbiolak: “Naturak ematen digun onura balorean jartzeko modurik onena, naturarekin bat egitea dela”.              
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.