Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Alvaro Ledesma: "Landu behar izan dudan gaiak, pertsonalki ukitu nau"

Agirre Lehendakariaren plazan larunbataz egroztik dagoen Migrantea eskulturaren egilea da Ledesma. Integrazioari omenaldia izan nahi du bere lanak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/11/26

Ledesma Migrantea bere eskulturaren parean, larunbatean inauguratu aurretik.

Migrantea. Agirre Lehendakariaren plazak migratzaile eta errefuxiatuei keinu egingo die berriro. Bertan da larunbataz geroztik, Errenteria-Oreretako artista Alvaro Ledesmaren eskultura, Lanpedusaren mosaikotik hurbil, gogorarazten ia guztiak izan direla inoiz migratzaile, aukera bila abiatu zirela, lana, bizi hobea amesten zutelako. Ezezagunari beldurra galtzera deitu du Mikelazulo Elkarteak Herrien Astearen harira eskatu zion eskulturarekin, “finean, gu bezalakoak dira, aukera bila datoz, bizitza bila”. Zer kontatu nahi izan duzu Migrantea eskulturarekin? Mikelazulo Kultur Elkarteak eskatu zidan eskultura. Migrazioaz mintzatu dira Herrien Astean eta horrekin lotutako zer edo zer eskatu zidaten. Askatasun osoa eman zidaten eskultura nik nahi moduan egiteko. Sorkuntza prozesuan lanean hasi nintzenean, gaur egun pertsonen sarbidea eragozteko eraikitzen ari diren harresiak izan ziren gogora etorri zitzaizkidan lehen irudiak. Hortik abiatuta, hormigoia, zementua iruditu zitzaizkidan materialik egokienak. Material horrekin kubo txiki batzuk egin eta forma geometrikoak, arkitektonikoak sortzen hasi nintzen harresi itxura emateko. Baina prozesu sortzaile horretan, azkenean, errepresentazioak pertsona beraren ilustrazio figuratiboaren alde egin zuen. Migrantea, mugitzea eragozten dion materialarekin eraikia, hori da emaitza. Zer suposatu du zuretzat lan hau egiteak, sorkuntza honek? Harrotasuna. Azkenean sortutako lana hazi naizen herrian izango da. Nire gurasoak migratzaile gisa heldu ziren bertara, etorkizun oparoago baten bila abiatuta. Lana, bizitza, eta gerora bertan sortu zuten familia aurrera ateratzeko heldu ziren Errenteriara. Landu behar izan dudan gaiak, pertsonalki ukitu nau, eta moduren batean nire herrian nire lan bat izateak asko suposatzen du niretzako, artista gisa ibilbide bat badudalako jada. Ez da erraza norbere herrian sorkuntza lan bat izateko aukera edukitzea ezta? Ez, ez da erraza, baina aitortu behar dut Errenterian zortea dugula kulturan zein artean oso aberatsa delako, eta artista askok topo egiten dugu ekintza ugaritan ez soilik Errenteriako artistek, baita oarsoaldekoak zein Gipuzkoakoak ere. Egin dudan eskulturak, badu nolabait, oinarrian, sinbolismo lotura kultur aniztasun horrekin. Harrera herria da Errenteria, beste kulturetatik ikasteko jarrera du, eta elkarbizitza sustatzen du. Horrek aberatsa egiten du herria, ez soilik ekonomikoki, sozialean eta kulturalean. Nola ikusten duzu errefuxiatuen krisia deitzen dutena, migrazioa? Eragiten du, ez edonola gainera, aitortu behar bada ere intsentsibilizatuta gaudela neurri batean zoritxarrez nazioartetik heltzen zaigun informazioarekin. Migrazioa gertaera historikoa da, pertsona guztiek egin behar izan dutena gizakiaren historia osoan zehar eta ezin diogu inondik inora ere betoa jarri. Beste herrietatik halako irudi lazgarriak heltzen direnean izugarria da, baina nire eskulturak migrazioaren alde dramatiko eta ezkor hori izan ez dezan saiatu naiz. Moduren batean, saiatu naiz pertsona hau, migratzailea, itxura arrotzarekin erakusten, gure planetatik erabat aldendutakoa, erakusteko beldurra sentitzen dugula, baina azkenean, horren atzean, pertsona bat dago, gu bezalako pertsona bat. Omenaldia da integrazioari. Omenaldia, zugandik oso ezberdina den baina kontatzeko asko daukan eta irakasteko asko duen pertsona bati, askori. Eskulturan amaituta zertan ari zara orain? Eskultura hau egiteko enkargua heldu zitzaidanean margolaritza munduan ari nintzen bete-betean. Aurretik argazkilaritzan aritu nintzen, eta berehalakotasunarekin, presarekin aspertuta amaituta hasi nintzen margotzen. Sorkuntza prozesua motelagoa izatea nahi nuen, horregatik margoa. Kostatu zitzaidan abiadura hori mantsotzea, baino lortu dut. Hilabete pare batean sortu dudan koadro multzoa Lleidan(Herrialde Katalanak) erakutsiko dut eta ondoren,  eskultura multzo berria lantzen hasiko naiz. Orain musikarekin ere ari naiz. Konpositorea ere banaiz eta Ainhoa Alberdirekin batera dantza pieza bat osatzen ari gara. Ni musika konposatzen ari naiz berak dantza sortzen duen bitartean eta amaitzear dugu lana. Zuzenekoekin berehala hasteko asmoa dugu Haragia/ Carne lanarekin. Hainbat diziplinetan ari zara, beraz. Baina nola ikusten duzu artea, zein egoeratan zaudete artistak eta zuen sorkuntzak? Zure lanaren kalitatea alde batera utzita, izugarri zaila da aurrera egitea arte munduan. Ez dakit zein den irtenbidea, baina apur bat abandonatuta sentitzen gara, gure lana ez da begiratzen lan gisa, pertsona bitxi gisa begiratzen gaituzte oro har, zeharka begiratzen gaituzte, eta  uste dut funtzio garrantzitsua eta berezia egiten ari garela mundukoaz harago behar duten pertsonentzat. Arte plastikoetan, eszenikoetan… edozein hauetako arloan harresi asko, traba ugari gainditu behar ditugu aurrera egin ahal izateko.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.