Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, giza eskubideen arloan lan egiten duten hainbat elkarteekin elkarlanean, ekintza sorta antolatu du udalak.
Gaur aurkeztu dute antolatzaileek Giza Eskubideen Astea.
Askotariko giza eskubide urraketak ikusaraztea dute helburu, giza eskubideak lehen lerrora ekarri eta horien urraketen gaineko hausnarketa eragitea Errenteriako Udalak eta berekin elkarlanean Giza Eskubideen Astea antolatu duten elkarteek. Laugarrenez dator astea, eta aurten, ehungintzaren alorrean gertatzen diren urraketak izango ditu ardatz,
Aldaketa berrehuntzen goiburuarekin.
Astearen osaketan aktiboki aritu diren
Circular Hub,
Sare Herritarra,
Ozzinema, eta Urratsa elkarteetako kideak eta Nagore Basurto Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen azpiataleko zinegotziak eta sail bereko teknikari Samira Goddik aurkeztu dute gaur astea. Hilaren 10etik (astelehena) 15 era (larunbata) bitartean, erakusketa, film laburren emanaldia, ipuin kontaketa, tailerra, hitzaldia eta azoka antolatu dituzte.
Astelehenean film laburren emanaldiarekin hasiko dute astea. Niessen Kulturgunean izango da emanaldia Ozzinemak antolatuta 19:00etan hasita. Emanaldian Donostiako Zinemaldian eman dituzten lau lan eta Sare Herritarrak estreinatu berri duen
Azken arnasa arte lana ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Sareren film laburra espetxeetarako bisitak adineko pertsonengan duten eraginaz mintzo da. Euskaraz emango dute filma gaztelerazko azpitituluekin, eta amaituta solasaldia izango da.
Geschützter Raum/Safe Space identitatea, migrazioa eta politikaren gaineko film laburra;
The Cut, emakumeen mutilazio genitalaz mintzo den filma;
Sheroes, Indian azidoarekin eraso dituzten emakumeen gaineko filma; eta
Discipline, haurtzaroa, migrazioa eta identitatea lantzen dituen film laburra dira emango dituzten beste laurak. Jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin emango azken lau film labur horiek.
Ipuin kontaketa eta hitzaldia
Arropa kustomizatzeko tailerra ere antolatu dute astearen barruan.
Tytti Thusberg arropa diseinatzaile ospetsuak emango du tailerra Merkatuzarren 17:30etik 20:30era. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da aurretik tailerrean parte hartzeko 653 70 27 96 telefono zenbakira deituta.
Haurrek ere izango dute tartea Giza Eskubideen Astearen barruan.
Hariari tiraka ipuin kontaketa egingo du haientzat Saioa Aizpurua Arribas ipuin kontalariak hilaren 14an (ostirala) Haur liburutegian 17:30etik 18:30era. Egun horretan bertan hitzaldia antolatu dute Lumaltik Herriaken eskutik Xenpelar Etxean
Mugimendu zapatista 25 urte borrokan duintasunaren alde. Mexikoko egungo egoeraren analisia goiburuarekin. Astea amaitzeko, berriz, bigarren eskuko eta trukerako azoka antolatu dute hilaren 15ean (larunbata) Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian. Bereziki haurren arropa eta baserritar jantziak eramatera deitu dute jendea. Azoka Emaus Fundazioa, Koopera Store, Urratsa elkartea, Circular Hub eta Berrehuntzen elkarteen parte hartzearekin antolatu dute.
Hilaren 14a arte bisita daiteke, gainera, Xenepelar Etxean atzo ateak ireki zituen
Zapatisten 11 eskakizunak erakusketa.
Astearen antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera antolatutako ekintzetan.
Egitaraua
- Hilak 10, astelehena: Film laburren emanaldia. Geschützter Raum/Safe Space, The Cut, Sheroes, Discipline, eta Azken arnasa arte film laburrak. 19:00etan Niessen Kulturgunean.
- Hilak 13, osteguna: Arropa kustomizatzeko tailerraTytti Thusberg arropa diseinatzaile ospetsuaren eskutik. Merkatuzarren 17:30etik 20:30era. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da aurretik tailerrean parte hartzeko 653 70 27 96 telefono zenbakira deituta.
- Hilak 14, ostirala: Hariari tiraka ipuin kontaketa Saioa Aizpurua Arribasekin. Haur liburutegian 17:30etik 18:30era.
- Hilak 14, ostirala: Mugimendu zapatista 25 urte borrokan duintasunaren alde. Mexikoko egungo egoeraren analisia hitzaldia Xenpelar Etxean 18:00etatik 20:00etara, gazteleraz.
- Hilak 15, larunbata: Bigarren eskuko eta trukerako azoka Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian 11:00etatik 13:00etara.
‘Zapatisten 11 eskakizunak’ erakusketa zabalik da.