Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezok baditu 2019rako aurrekontuak, gobernu taldearen aldeko bozkekin, eta EH Bilduren kontrakoekin

Osteguneko udalbatzarrean onartu egin ziren 2019rako Lezoko Udalaren aurrekontuak, gobernu taldearen proposamenak aurrera eginez.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/12/04
lezo

Lezoko ikuspegi orokorra.

Joan den ostegun arratsean egin zuten udalbatzarrean onartu egin zuten Lezoko zinegotziek 2019rako aurrekontu proposamena. Gobernu taldeko bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) kontuen alde egin zuten, eta EH Bilduk kontra. Lehenek duten gehiengoagatik, aurrera atera zen proposamena. Hurrengo urtean, Lezok 8,7 milioiko aurrekontua izango du. Aurtengoa baino 300.000 euro gehiago ditu 2019ko aurrekontu proposamenak, eta inbertsioetarako aurtengoan baino 63.700 euro gehiago aurreikusi dituzte, 691.000 euro orotara. “Eraginkortasunez eta era iraunkorrean kudeatzea eta inbertitzea da helburu nagusienetakoa, herritarrek jasan beharreko presio fiskala baretzea, eta horien bizi kalitatea hobetzea”, esan du gobernu taldeak. Irisgarritasunaren alorrean, Villa Bat eta bukatzear den igogailuaren artean zig-zag erako bidea egitekoa da egitasmo nagusia, Lezoko erdigunea eta Altamira ingurua lortuko dituen igogailu berriaren osagarri bezala. Aurrekontuetan jasota dago herriko kultura eta kultur jarduerak indartzea, udal gobernu taldeak esan duenez. Hala, kultur ekitaldientzat eta jaientzat nabarmen hazi da aurrekontua. Kirolean ere izango dira igoerak, adibidez, adinekoen programak indartzeko —Tipi-Topa, edo orientazio zerbitzua—, Altzateko igerilekuan ur jolasak eraikitzeko (100.000 euro), kiroldegiko ekipamenduak hobetzeko, edo skate park-ean eguneratze lanak egiteko. Enplegu Planean ere indarra jarri dute kontu berriek, gobernu taldeak iragarri duenez. Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean dihardu udalak zeregin horretan, tartean, langabezian dauden lezoarrei aukera berriak eskainiz. Bestalde, gizarte programa, zerbitzu, prestazio eta laguntzak mantendu egingo dira gobernu taldearen arabera, (Bidez Bide barruan dela). “Lezoarrei herri garbi eta atsegina eskaintzen jarraitzeko”, hainbat mantenu lan gauzatuko dira herriko ibaietan, lorategietan, saneamendu sarean, argiztapenean eta errepideetan 2019an zehar. EH Bilduren ezezkoa Aurrekontu proposamenaren kontrako botoa eman zuten EH Bilduren zinegotziek. Koalizioko kideen ustez, ongizateko ataleko diru sail batzuetan jaitsierak daude, enplegukoetan ere, “eta kulturako igoerak jaietan nahiz kultur ekitaldietan daude, azken kasu honetan %100ekoa. Hori zertarako zen galdetuta, ez ziguten erantzunik eman”. Koalizioko kideek esan dutenez, 2018ko aurrekontuetan herritarrek 100.000 euroko partidarekin zer egin erabakitzeko aukera izan zuten, auzoak hobetze aldera, “2019an partida hori zero eurokoa izango da”. Gainera, EH Bilduk argudiatu du, ongizatearen alorrean, gizarte bazterketaren saileko diru partidak jaitsiera duela, baita adingabeei bideratutakoak ere. Enpleguaren atalean ere murrizketa izan dela salatu du, eta euskarako diru laguntzetan ere jaitsiera dagoela.  “Guk planteatu genuen jaitsiera horiek ez egitea, 2018ko aurrekontuan zeudenak mantentzea. Ez zuten onartu. Plenoan gai horiek puntuz puntu bozkatzeko aukera ere plazaratu genuen, baina erantzuna ezezkoa izan zen. Horregatik eman genion ezezkoa aurrekontuaren planteamendu orokorrari”. Lezoko EH Bilduk azaldu du azken bi agintaldietako aurrekonturik altuena izango duela udalak 2019an, “esate baterako, 2013ko aurrekontua 7,15 milioi eurokoa izan zen. Ulergaitza iruditzen zaigu hainbat arlotan jaitsierak izatea, aurrekontua nabarmen hazi denean azken urteetan”. Bestelako gaiak Osteguneko udalbatzarrean alderdi politikoen arteko adostasuna egon zen hainbat gaitan. Adibidez, hainbat adierazpen aho batez onartu egin ziren: Haurren Munduko Egunarena, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarena, Euskararen Egunekoa, edo pertsona nagusien balioaren eta eskubideen defentsarena. Herrikide adinekoentzako egunekoa arreta zerbitzuaren araudiak ere argi berdea jaso zuen zinegotzien partetik. Udaleko Gizarte Zerbitzuek eskainiko dute zerbitzu hori aurrerantzean, eta beharrezkoa zen araudia egin eta onartzea. Horrez gain, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa eta Kudeaketa Plana (2018-2022) ere aurrera atera ziren, hautetsi guztien oniritziarekin. Horren arabera, udaleko sail bakoitzaren egoerari buruzko analisian oinarriturik, lortu beharreko helburu estrategikoak eta zehaztutako epean jarraitu beharreko irizpide linguistikoak ezarri dira. Planaren helburu nagusiak honakoak dira:
  • Herritarren harremanetan euskara zerbitzu hizkuntza izatea bermatzea, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuz beti ere.
  • Beste administrazioekin erabilitako hizkuntza euskara izatea bermatzea.
  • Administrazioan euskara lan hizkuntza izatea bermatzea.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.