Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Erresidentzietako gatazkaren sozializazio eguna egin du ELAk

Adinekoen egoitzetako langileek 50 egunetik gora daramatela borrokan nabarmendu zuten atzoko sozializazio egunaren amaiera ekitaldian. Greba luzatzearen arrazoia argia dago ELA sindikatuarentzat atzo salatu zuenez, "emakumeak zaretelako da, emakumeon lan baldintzak bigarren mailakotzat jotzen dituztelako".

Greban diren ELAko erresidentzietako langileek sozializazio eguna egin zuten atzo.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/09

Gipuzkoako erresidentzietakko gatazkaren sozializazio eguna egin zuen atzo ELA sindikatuak Oarsoaldean eta Bidasoan. Horrela, kartelak itsatsi, pankartak jarri, eta informazioa buzoneatu zuten bi eskualdetako herrietan, eta Errenteria-Oreretako Foru plazan amaitu zuten eguna.

Adinekoen egoitzetako langileek 50 egunetik gora daramatela borrokan nabarmendu zuten atzoko sozializazio egunaren amaiera ekitaldian. Greba luzatzearen arrazoia argia dago ELA sindikatuarentzat atzo salatu zuenez, “emakumeak zaretelako da, emakumeon lan baldintzak bigarren mailakotzat jotzen dituztelako”. Gogor salatu zuten bildutakoek, zaintza lanak ez euela beharrezko aitortza sozial eta ekonomikoa, “etxean doan egiteaz gain, lan arloan modu prekarioan egitea nahi dute”.

Grebaren atzean dagoen arrazoia ere azaldu zuten, “lan baldintza duinak lortu nahi ditugu, lanaldi partzialak, lan karga izugarriak, eta soldata arrakalarekin amaitu nahi dugu. Ez al da nahikoa arrazoi?”. Feminizatu gabeko beste sektore batzuekin ere egin zuten alderaketa: 6.000 euro gutxiago kobratzen dituzte urtean zaintza lanetan aritzen direnak.

Diputazioaren jarrera gogor kritikatu zuten, “modu hipokritan” jokatzea leporatu zioten, “politika feministak bultzatzen ari direla esaten dute, baina politika feministek pertsonak erdigunean jartzen dituzte, zaintza lanak aitortzen ditu, kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzen ditu, eta soldata arrakalaren kontra aktiboki borrokatzen dira. Ez dira nahikoak hitz onak eta Martxoaren 8an kalera ateratzea”. Gizarte eredua jokoan dagoela nabarmendu zuen, gainera, ELAk, eta zaintza langileen borrokak garrantzi handia duela gizarte osoarentzat erantsi zuen, “asko dugu jokoan”.

Diputazioari “gezurretan” aritzea leporatu dio ELAk

Gogor salatu du sindikatuak aldundiaren jarrera. Azken horri, “gezurretan” aritzea eta agiri bat “faltsifikatzea” egotzi dio: “Onartezina da instituzio batek horrela jokatzea, marra gorri guztiak pasa ditu. Patronalarekin akordio batera iristea eskatu zigun aldundiak; Adegi eta Matiarekin akordio bat egin genuen, eta dokumentua aurkeztu aldundiari. Aldundiak ordea, ez du finantzatu nahi, gure adinekoak zaintzeko diru gehiegi suposatzen duela diolako. Kontu bat ados ez egotea da, eta bestea guk  bidali genion akordioarekin egin duena, faltsifikatzea, alegia. ELAren logoa jarri diote eta proposamen bat baino ez dela esan dute”.

Aldundiaren jokaera salatu, eta gertaera sozializatzea erabaki duela erantsi zuen ELAk, “eta horretarako heri gehienetara, herritar gehienetara heldu behar dugu”. Helburua ez dela hauteskunde kanpainan esku hartzea edo eragitea esan zuen, “gure helburua da, larritasunaren maila markatzea, jendeak garrantzia eman diezaiola gure politikoen egiteko moduei”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.