Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

"Elkarlana eta adostasuna izango dira nire lan egiteko erak"

Junkal Mintegia, EH Bilduren alkategaia

Pasaia
2019/05/21

Zergatik eman behar dizute herritarrek botoa zuri?

Gure programak erantzuten dielako hoberen pasaitarron beharrei, erdigunean jarriko baititugu pertsonak eta haien duintasuna, herritar guztiak kontuan hartuko dituen politika egitera gatoz. Ni edo nire zerrendan doazenak ezagutzen gaituen edonork badaki gainera, gure herriko kaleetan, herri mugimenduetan topatu gaituela eta topatuko gaituela hemendik aurrera ere. Argi dugulako herriarekin eta herriarentzat gatozela lan egitera, eta konpromisoa argia dela. Guztion artean marraztuko dugu amesten dugun etorkizuneko Pasaia. Herria izango da protagonista eta ongizatea helburu.

Konpromiso horrekin hartu nuen erronka hau, konpromiso horrekin eta alboan dudan taldea ikusteak ematen didan ilusioarekin.

Zure ustez, zeintzuk beharko lukete Pasaian lehentasunak?

Pasaitarrok ingurune duin eta egoki batean bizitzeko eskubidea dugu eta nire lehentasuna horiek lortzea izango da, herriko eragile eta herritarrekin elkarlanean. Udalak asko egin dezake zentzu horretan, gizarte zerbitzuen funtzionamendua hobetuz, behar gehien dituztenak zainduz; etxebizitzak konpontzeko erraztasunak emanez eta alokairua lagunduz, garraio publikoa eta bizikleta bidezkoa indartuz, aparkalekuak ordenatuz, euskararen presentzia handituz, parekidetasuna landuz… Etorkizun hobea gauzatzea da gure erronka.

Udalari dagokio etorkizunari lotutako erabakiak hartzea eta Udalaren ardura da ere, herritarrek etorkizuneko erabaki horietan parte hartzeko bitartekoak jartzea. Guztion artean egingo dugu Pasaia herri duin, aske eta jasangarria izan dadin.

Pasaian asko hitz egiten da biziberritzeaz. Zuk nola, zer ulertzen duzu biziberritzeaz? Zer esan nahi du zuretzat Pasaia biziberritzea?

Badiaren biziberritzea badiaren inguruan bizi garenon ongizatea da. Biziberritzea herritarrekin egin nahi dugu eta egingo dugu. Ezinbestekoa da urteetan herritarrek erabaki eta diseinatu duten herri eredua errespetatzea eta aurrera eramatea.

Diozun bezala, asko hitz egin da, baina zoritxarrez behar baino gutxiago egin, eta batzuetan kontrako norabidean egin ere. Ikusi besterik ez dago azken legealdian berritzeaz hitz egiten aritu diren bitartean Eusko Jaurlaritzak Antxotik topoa lurperatzeko obra gelditu duela, edota San Pedroko lonjako obra geldirik izatea, herritar zein langileei inolako informaziorik eman gabe. Biziberritzerako oinarrizkoak diren proiektuak gauzatzeko ezinbestekoa da instituzioen (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Portu Agintzaritza) inplikazioa eta borondate politikoa. Pasaitarrak ez gara inoiz instituzio hauentzat lehentasuna, eta bada garaia pasaitarrak 1. mailako gipuzkoar izateko eta gure herritarrak gure herriaz harro sentitzeko.

Azken hauteskundeetako emaitzak ikusita Pasaian gauzak estu egon daitezkeela dirudi. Gobernatzeko aukera izango bazenu paktuetara zabalik izango zinateke?

Dakizuen bezala, ni iritsi berria naiz udal politikara, baina nire esperientzia pertsonaletik, argi dut elkarlana eta adostasunak topatzea dela biderik aberatsena. Ezberdinen arteko adostasunak topatzea aberatsa da beti. Politika publikoan murgiltzen zarenean argi duzulako zure helburua herritarron ongizatea bilatzea dela, kontsentsu eta paktuetarako atea irekita utzi behar duzu. Argi dut gure herriko gai tronkaletan adostasunak beharrezkoak direla, aparkalekuen egoerari irtenbidea emateko edota Portu Agintaritzari eta beste instituzioei Pasaiak merezi duen errespetua exijitzeko. Elkarlana eta adostasuna izango dira nire lan egiteko erak alkate bezala ere.

Alkatetzatik Pasaiako barruti bakoitzean egingo zenukeen lehen gauza edo gauzatuko zenukeen lehen proiektua.

Donibaneko saneamendua behingoz gauza dadin inplikatutako instituzio guztiekin bilduko naiz, ondoren herritarrekin bilduko naiz obraren faseak planifikatzeko.

San Pedron goikaldean dagoen aparkaleku arazoei konponbidea jartzeko neurriak aztertuko ditut eta Izarra Proiektuari heldu.

Trintxerpen Zirizako eraikina herritarrok behingoz erabil dezaten erraztasunak emango ditut.

Antxon Luzuriagako 2. fasea garatu dadin Eusko Jaurlaritzarekin bilduko naiz, merezi ditugun zerbitzu publikoak (behin betiko anbulatorioa ), aparkalekua eta etxebizitzak eraiki daitezen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.