Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kultur Aniztasunaren Mundu Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du udalak

Bide luzea udalak egin duena, baina oraindik ere egitekoa badagoela nabarmendu du adierazpenean, eta hainbat konpromiso hartu ditu. Errenteriako elkarte eta norbanakoei esker ona azaldu die egunero egiten duten lanagatik.

Udaletxeko balkoian kultur aniztasunaren aldeko pankarta zintzilikatu dute gaur. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/21

Kultur aniztasunaren Mundu Eguna da gaur, eta horren harira, adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak. 2001. urtean  onartu zen aho batez Unescoren Kultur Aniztasunaren gaineko adierazpena, eta horrek,  gizateriaren ondare komuntzat jotzen du kultur aniztasuna. Altxor bizi hori babestu eta “tentaldi segregazionista eta fundamentalista” oro saihestea du helburu.

Kultur aniztasuna gizateriaren ondare baldin bada, Errenterian dagoen aniztasuna kontuan hartuta, Errenteriak ondare handia duela esan du udalak adierazpenean, “gure aberastasuna, gure altxorrik handiena, gure jendea eta gure elkarteak dira, agintaldi honetan Errenteriako Udalarekin batera elkarbizitzarako aliantzaren prozesuaren bidea egin dutenak”.

Errenteriak, aniztasunaren handitasuna aitortu egiten duela eta herria toki justu, kohesionatu eta sozialago izan dadin lanean ari dela erantsi du udalak, “desberdinak elkarrekin bizi eta elkarren artean erlazionatzeko tokia izan dadin”.

Horren harira aipamen berezia egin dio udaletik egindako lanari. “2015ean Kultur Aniztasuna, garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak azpiatala sortu genuen; 2016ko maiatzaren 21ean Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna ospatu genuen lehenengoz Errenterian; 2017an  hainbat elkarteren topagune den elkarbizitzarako mahaia jarri genuen abian, eta horrek asko algundu digu gure politiketan kultur aniztasunaren zeharkako ikuspegia kontuan hartzen; 2018an Herri aliantza egin genuen sektore ezberdinekin, eta kulturarteko bitartekaritza zerbitzua jarri dugu abian”. Aurten bertan, Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseilua onartu du udalak.

Bide luzea egin duena, baina oraindik ere egitekoa badagoela nabarmendu du adierazpenean, eta hainbat konpromiso hartu: Errenteriako elkarteak aktibatu eta haiekin batera lanean aritzeko konpromisoa hartu du onartu berri duen Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseiluan. RECI Kulturarteko Hirien Europako sarearekin elkarlanean aritzeko konpromisoa ere hartu du, 2020-2021 urtean sareko partaide izan ahal izateko. Kultur Aniztasuna azpisaila handitzeko baliabide ekonomiko zein giza baliabide gehiago esleitzea da beste konpromisoa.

Azkenik esker ona azaldu die Errenteriako norbanako eta elkarte guztiei “erakutsi duten konpromisoarengatik” eta egunez egun egiten duten lanarengatik, “Errenteria herri hobea, justuagoa eta kohesionatuagoa izan dadin”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.