Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Oinbusa, puntu ilunak, eta komunitate energetikoak ikasleentzako etxeko lan

Agenda30 programaren barruan hiru ekintza garatzen ari dira Errenteria-Oreretako ikastetxeetan.

Agenda 30en barruko saio bat udaletxean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/01

Pasa den azaroan egindako eskola arteko foroan aurrera begira, egin beharreko lehen urratsak bateratu eta banatu zituzten Errenteria-Oreretako ikastetxeetako ikasleek. Orain, buru belarria ari da zentro bakoitza egokitutako ekintza garatzen udalak jakinarazi deunez. Esku hartze plana diseinatuta, hiru ekintza garatzea erabaki zuten: Oinbusa, herriko puntu ilunak argitu, eta komunitate energetikoak.

Oinbusa LH Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeetan lantzen ari dira, Bizarain Ikastolan, Cristobal Gamon ikastetxean eta Telleri alde ikastetxean. Horren barruan, ikasleak eskolara oinez joateko proposamena aztertzen ari dira. Izan ere, oinez joateak abantaila handiak dituela nabarmendu dute: “Oinez, lagun artean, autonomia landuz eta kirola eginez, eskolara esna-esna iristea”. Eskola sarreretan  sortzen diren arazoak ekidin eta kutsadura murrizteko ere garrantzitsua da neurri hori, klima babestuz.

Parte hartzen ari diren ikasleak azterlana egiten ari dira,  ikasleen etxeetatik ikastetxe bakoitzera egin beharreko ibilbide egokiena zehazteko. Ondoren, herriko udaltzainekin harremanetan jarriko dira beraien ekarpenak eta laguntza jasotzeko.

Zehaztu duten bigarren egitekoa, herriko puntu ilunak argitzea da. Horretan ari dira Bizarain BHI, Koldo Mitxelena BHI, Telleri alde BHI, eta Orereta Ikastolako LHko ikasleak. Galdetegia sortu dute horretarako. Herri seguruago batean bizi nahi dutelako ari dira lanketa horretan ikasleak, baina baita ere,  kaleko energia kontsumo eraginkortasuna aztertzeko.

Azkenik, hirugarren lerroa, komunitate energetikoak dira. Horien ezaugarriak eta onurak aztertuko dituzte lehenik, eta ondoren, Errenteria-Oreretako Ekiherri komunitate energetikoko ordezkariekin elkartuko dira, horien jarduna herrian barrena zabaltzen laguntzeko. Egiteko hori, Egiluze ikastetxea eta Orereta Ikastolako DBHko taldeei esleitu diete.

Hiruhilekoaren amaieran, lanketen emaitzak jaso eta bateratuko dituzte. Emaitza horiek herrira zabaltzeko ekintzak ere adostuko dituzte ikasleek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.