Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria matxista

"Urgentziazko mekanismoak behar ditugu, hemen eta orain"

Barakaldoko hilketa matxista gogor salatu du Oreretako Mugimendu Feministak. Indarkeria matxista lehen mailako arazo sozial eta politiko gisa hartzea eskatu du.

Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten joan den abenduan Clara Rangel plazan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oarsoaldea
2025/01/08

Indarkeria matxista lehentasunezko arazo sozial eta politiko gisa hartzea galdegin du Oreretako Mugimendu Feministak, hori baita, eragile horrentzat bidea bortxa matxistari aurre egiteko emakumeen kontrako erasoak etenik ez duten testuinguru betean. Halaber, urgentziazko mekanismoak eskatu dituzte “hemen eta orain”, ezinbestekoak jo dituzte “errealitate gordin honi aurre egiteko, izan ere, emakumeak emakume izate hutsagatik erailtzen gaituzte”.

Nazkatuta, nekatuta eta haserre atera ziren kalera atzo, berriro: “Urtea gordin hasi dugu. Hilaren 3an arratsaldean gizon bat atxilotu zuten Barakaldon ama hiltzea egotzita. 2025eko lehen hilketa matxista da; 2024a Euskal Herrian sei erailketa matxistarekin bukatu genuen”. Lehenik eta behin Oreretako Mugimendu Feministak “babes eta elkartasun osoa” adierazi zien senide lagun eta gertukoei, “ez zaudete bakarrik”.

Gizartearen egitura patriarkala ageri-agerian jartzen duela indarkeria matxistak nabarmendu zuten Barakaldoko hilketa salatzeko elkarretaratzearen deitzaileek, “kontziente gara erailketa matxistak indarkeria matxistaren eta egitura heteropatriarkalaren ondoriorik latzena direla. Baina bortxakeria matxistak hamaika aurpegi ditu”. Banan bana aipatu zituzten horietako batzuk guzti-guztiak borrokatzea garrantzi bizikoa delako: “Emakumeen diru sarreren gaineko kontrola egitea, kalean begiradarekin jazartzea, eraso bat salatu bakoitzean gure hitza zalantzan jartzea,  gizonen arteko aliantzak mantentzea eta eraikitzen jarraitzea eta euren gain hartu beharreko ardurei ez entzunarena egitea indarkeria matxista da. Eta horiekin batera, tamalez, egunero-egunero pairatzen ditugun beste hainbeste egoeren zerrenda amaigabea indarkeria matxista dira”.

Berehalako mekanismoan beharra, urgentziazkoa, berriro mahai gainean jarri zuen Oreretako Mugimendu Feministak eta, bidenabar, salatu egin zuen instituzioen “pasibotasuna” eta jendartearen “konplizitatea”, sinistuta baitago horien ondorioz emakumeen kontrako erasoek ez dutela etenik: “Ez ditugu onartzen egungo jarrera konplizeak eta neurri errealak hartzea exijitzen dugu bizi garen gizarte antolaketa sexista honi aurre egiteko. Gure biziak dira jokoan!”.

Ezin alde batera utzi atzoko elkarretaratzean mugimendu feministarentzat giltzarri den autodefentsa feminista: “Bizitzaren aldeko hautu erradikala egin dugu, eta jakitun gara antolaketa eta autodefentsa feminista ditugula erreminta eraginkorrenak. Horrela bada, autodefentsa feministarako deia egin nahi dugu”.

Antolatzen eta saretzen jarraitzeko konpromiso irmoa atzoko elkarretaratzean ere mugimendu feministak; konpromiso irmoa ere ez isilik gelditzeko, eraso bakoitzari erantzuteko, “lotsa eta beldurra bandoz aldatzen hasi da, eta antolatzen eta saretzen jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.