Eskerrik asko Alkartasuna
Antxoko dantza taldeak aitortze egin dio aurtengo San Joan suan Oarso Bidasoko HITZAri.
Oarso Bidasoko Hitzak 15 urte bete ditu San Joan Egunean, eta Alkartasuna Dantza Taldeak, Antxoko San Joan Suan, keinu egin dio urteurrenari. Modu inprobisatuan —edo hala zirudien, behintzat—, agerkariaren zuzendari Urko Etxebeste plazara dantzara atera zuten. Teklatuarekin iaioagoa dela argi utzi zuen. Keinu ederra, zinez. Estimatuta Alkartasuna, eta urte askuan.