Iztieta, zinema platoa
'Razones para viajar en tren' filmerako grabazioak egin dituzte Oiartzun kalean.
Filma grabatzen ari dira Iztietako Oiartzun kalean.
Fokoak, kamerak… Iztieta auzoa zinema platoa izango da egun batez.
Ventajas de viajar en tren filmerako hainbat sekuentzia grabatzen ari dira eguerdiaz geroztik, eta lanean arituko dira goizaldera arte. Oiartzun kalean ari dira, baina Madrilgo kale bat bihurtuko dute, Aritz Moreno zuzendariaren lehen lanaren hainbat sekuentzia grabatzeko. Egunean zehar, herritar ugari bertaratu dira zertan ari ote ziren ikustera.