Korrika Islamiar Kultur Zentroan
Korrika Errenteria-Oreretako Islamiar Kultur Zentrora heldu da Saretuz proiektuaren eskutik.
Islamiar Kultur Zentrora Korrika eraman zuen Saretuzek.
Korrika Errenteria-Oreretako Islamiar Kultur Zentrora heldu da Saretuz proiektuaren eskutik. Joan den astean Islamiar Kultur Zentroan bildu ziren bertakoak eta Saretuzeko kideak kulturen arteko hurbilketa egiteko. Korrika aurkeztu zieten bertan eta parte hartzera gonbidatu Saretuzeko kideek, Islamiar Kultur zentroko kideek berriz tea eta pastekin girotu zuten bi elkarteen arteko topaketa.
Lekukoa Arrosan
Iparraldea Gertutik kanpainaren barruan, 20. Korrikaren lekukoa Arrosan (Behe Nafarroa) hartuko du Saretuz proiektuak Oarsotri Happy taldearekin batera igandean (Apirilak 2). 665 KM zenbakia egingo dute bi taldeek eta bertan, Etxauzia iniziatibako kideekin izango dira bideratzen ari diren euskal kultura eta diasporaren gunearen gaineko informazioa jasotzeko.
Kilometroaren erosketan parte hartu nahi duten guztiei diru ekarpena egitera eta Korrika Arrosan egitera animatu dituzte. Interesdunek 635 00 88 76 telefono zenbakira dei dezakete (Eneko).