Luxuzko gurutzaontzia porturatuko da ostegunean Pasaian
Hiru mastako ontzi ikusgarri da eta bidaiari estatubatuarrak ekarriko ditu Pasaiara.
Luxuzko bidaiari ontzia heldu da Pasaiara ostegunean.
Sea Claud II gurutzaontzia ostegunean (hilak 8) porturatuko da Pasaian. Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, “oso ontzi berezia da, motorraz gain, bela erabili dezakeelako”.
Gurutzaontziak hiru masta ditu. 2001ean Las Palmasen uretaratu zuten. Bere kategoriako beste ontzi batzuek ez bezala, honek ez du belak jasotzea bezalako eragiketak egiteko automatismorik, eta beraz, eskuz altxatzen dituzte belak.
Ontziko eskifaiak ingelesez eta alemanez hitz egiten du.
Ontziak 117 metroko luzera du eta 94 bidaiari garraiatu ditzake gehienez, tripulazioaren 65 kideren laguntzaz.
Pasaiara iritsiko diren bidaiari gehienak estatubatuarrak dira. Ontzia 08:00etan porturatuko da. Bilbotik dator eta 13:00ak aldera aterako da Pasaiatik, La Rochellera bidean.
Gurutzaontziko bidaiariek Donostia bisitatuko dute, eta
Albaolara bisita gidatua ere aurreikusia dute.