Madalena kaleko eraikina eraisten hasi dira
Madalena kaleko 23. zenbakian dagoen eraikina botatzeko lanak hasi dituzte.
Madalena kaleko etxea eraisten hasi dira.
Madalena kaleko 23. zenbakian dagoen eraikina botatzeko lanak hasi dituzte. Kalerako sarbidea itxita dago eta garabia handia dago une honetan eraiste lanak egiten. Teilatua eta etxe aurrea eraitsiko dituzte lehenik, eta hori dela eta lanak egingo dituzten ordutegian kalea itxita egongo da oinezkoentzat eraikinaren aurrean. Kale horretako, 28, 30 eta 32 zenbakietara eta Xenpelar etxera iristeko lanetan ari den langile baten laguntzarekin joan beharko dute bizilagunek. Etxea botatzeko lanak aurrera doazen neurrian arriskua gutxituko dela aurreikusiko dute, eta oinezkoentzako pasabidea zabalduko dela.