Pasaitarrak tentuz itsasora begira
Marea gora iristeko ordu baten faltan, ura plazaren altueran dago ia
Marea gora iristeko ordubete falta zenean, badian, uraren maila oso altua zen
14:00az geroztik alerta laranja ezarri dute, eta gutxienez 18:00ak arte eutsiko diote. Marea biziek, ipar haizearekin bat egin dute; zakar sartu da, eta olatu handiak sortzen ari dira itsaso zabalean, 3 metro ingurukoak.
Itsasgorarekin olatuek itsas ertza gainditu dezaketela-eta hainbat gunetan ezarritako babes neurriak errespetatzeko eskatu dute gaian adituek.