Pintxantxetan, Orhi Aizpuruaren Ganburgerra garaile
Hamabost pintxo lehiatu dira Antxeta elkarteak antolatutako lehiaketan.
Lehiaketako parte hartzaileak, Antxeta elkartean
Iñaki Arrieta, Pedro Calo, Dunixi Bonet eta Iker Etxarri izan dira epaimahaikideak San Pedroko Antxeta elkarteak antolatu duen Pintxantxeta pintxo lehiaketan, eta Orhi Aizpuruaren pintxoa saritu dute, aurkeztu diren hamabost pintxoren artetik goxoena delakoan.
Honenbestez, aurrerantzean aipatu pintxoa eskainiko du San Pedroko herriko tabernak, eta horrez gain, herritar guztiek dastatzeko aukera izan dezaten, pintxo pote batean eskainiko dute.
Antxeta elkarteak parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie.