Salbatzaileak kateatuta
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, kamioari enbragea apurtu zaio eta mekanikoa bertan da dagoeneko konponketa lanak egiten.
Suhiltzaileen kamioia matxuratuta Alabergako biribilgunean.
Suhiltzaileen kamioi bat Alabergako biribilgunean matxuratu da. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, kamioari enbragea apurtu zaio eta mekanikoa bertan da dagoeneko konponketa lanak egiten. Donostiako norabidean dago geldituta, eta bidea hartzen du kamioiak, baina ez dago auto ilararik udaltzainek trafikoa bideratzen ari direlako eta autoak beste bidetik sartzen.