Txondorra piztuta, ikatza egiteko esperoan
Larunbatean piztu zuten txondorra Arditurrin; eguraldia lagun, talo tailerra eta beste hainbat ekimen egin zituzten.
Txondorra pizten
Larunbatean txondorra piztu zuten Arditurrin. Eguraldiak mehatxu egiten bazuen ere, azkenean lagun izan zuten eta prestatutakoa aurrera ateratzeko moduan izan ziren. 70 bat lagun hurbildu ziren ekimenera. Talo tailerraz gozatzeko aukera izan zuten haur zein helduek. Trikitixaren doinuekin hurbildu ziren txondorrera eta bertan aurkezleak, Mirari Martiarenak, Oiartzungo alkateari, Jexux Leoneti, eta Gipuzkoako Parketxe Sareko zuzendariari, Luis Mari Zalduari, hitza eman zien. Tobera doinuak jarraituta, Oiartzungo alkatea txondor gainera igo eta piztueraren lehenengo urratsak eman zituen, beti ere ikazkinen laguntzarekin. Ondoren Zalduak ere izan zuen aukera. Azkenik ohitura den legez, ikazkinek piztuera amaitu ondoren, Joxe Manuel Etxartek,
Trumoiak, Fermin Lekuonaren bertsoa abestu zuen eta horrekin jardueraren amaierari eman zitzaion.
[nggallery id=158]