Udal aretotik kaleratu dituztela salatu du Proisak
Haur txokoa frontoian atonduz plazaratu dute kaleratzea
Haserre daude Proisaren aldeko mugimenduko kideak udalarekin,
Ertitik kaleratu dituztelako, eta haiekin hitzartutakoak bete ez dituztelako. Asteburuan publiko egin dute haserrea, udal aretoan antolatu ohi zuten haur txokoa kalean atonduz, eta aldarriak koloretako klerekin margotuz. Ertirentzat herri kudeaketa eskatu dute.